euskal diaspora eta kultura
2013/07/03
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Sanfermin giroa antzematen hasia da airean. Iruñea, Sanferminak... zenbaiten ustetan ez da erabat ezinbestekoa Iruñean egotea ospakizunarekin bat egiteko. Izan ere, festaren epizentrotik hamar mila kilometrora ere bizi-bizi altxatuko dira zapi gorriak Nafarroako patroiaren omenez. Arbasoen tradizio eta ohiturei eutsiz, ekimen ugari burutuko dituzte Nafar Etxeetako kideek helduden ostiraletik aurrera, beti ere ekitaldi nagusienak uztailaren 7rako, datorren iganderako, San Fermin egunerako utzita. Hona Argentinako Nafar Etxeen ospakizunen programa, elkartez elkarte:
BOLIVAR-KO NAFARROAKO ETXEA
(Venezuela etorbideko 166an):
-Uztailaren 5ean: Mus txapelketa
-Uztailaren 6an: txupinazoa egoitzaren aurrean. Afaria. Nafar dantzak, abesbatza eta
erromeria. Txartelen prezioa: bazkideentzat, $150; bazkide ez direnentzat, $170.
Afarian, etxeko kideek prestatutako Nafarroako txorizoak zerbitzatuko dira
-Uztailaren 7an: San Fermin gogoan elkarteko hildakoen aldeko meza, herriko
Santisima Trinidad Elizan
-Uztailaren 14an: Nafar dantzak eta txokolatea pastelekin
BUENOS AIRESeko NAFARROAKO ETXEA
(Moreno kaleko 3682. zenbakiko egoitzan):
-Uztailaren 5ean: Iluntzeko 7etan, pilota erakustaldia
-Uztailaren 6an: Arratsaldeko 5etan, familia osoarentzako ekitaldia:
txokolatea, dantzak, bideoak eta jolasak. Txartelaren prezioa $10;
-Uztailaren 7an: goizeko 11:30etan, meza egoitzako bigarren solairuko aretoan; 12:00etan, txupinazoa
eta dantzak kalean. Publikoari harrera, kilikien desfilea eta pintxoak. 13:00etan, oturuntza: entsalada – paella – postrea – edariak – kafea. Txartelaren
prezioa: 120 peso helduentzat - $60 umeentzat. Dantza taldeak eskainitako
ikuskizuna
MAR DEL PLATAKO NAFARROAKO ETXEAN
-Uztailaren 6an: Arratsaldeko 6etan, meza eta eskaintza San Fermin
patroiari, Nuestra Señora de Pompeya Elizan. ‘Sexta Merindad’ taldearen
emanaldia Eliz atarian
-Uztailaren 7an: Eguerdiko ordu batean, San Fermineko Oturuntza Punta
Mogoteseko 21. hondartzan. Menua: paella. Txupinazoaren ondoren ‘Sexta
Merindad’ eta ‘Los Dos’ delako talde folklorikoaren emanaldia. Arratsaldean
zehar, jolasak, zahatoa, zozketak eta “Gaixoa ni” abestia jaiari amaiera
emateko. Erreserbak egiteko, centronavarrodemardelplata@hotmail.com
helbidera idatzi behar da
MENDOZAKO NAFARROAKO ETXEA
(Rioja kaleko 553an):
-Uztailaren
7an: Eguerdiko ordu
batean, bazkaria Guaymallen-go Azokaren Aretoan. Menua: paella. Sarreraren
prezioa $160. Dantza eta musika ikuskizunak. Arratsaldean, erromeria eta
zozketak (liburuak eta urdaiazpiko bat)
-Uztailaren
12an: Iluntzeko 7:30etan,
meza Loreto Katedralean
ROSARIOKO NAFARROAKO ETXEA (Entre Rios kalearen 248an)
-Uztailaren 5ean: gaueko 9:30etan, Osasuna lagunarteak
antolatutako ‘Ezkondu eta Ezkongabeen’ afaria;
-Uztailaren 6an:
-goizeko 10etan: hildakoei omenaldia La Piedad kanposantuan
-eguerdiko ordu 1ean: txupinazo eta San Ferminei buruzko saioa ‘Horizonte
Español’ irratsaioan
-arratsaldeko ordu
2etan: bazkaria
-arratsaldeko 7etan: txistu eskolako kideen eta dantzari heldu eta txikien
emanaldia
-Uztailaren 7an:
-eguerdiko ordu
1:30etan, La Jarana lagunarteak prestatutako bazkaria
-arratsaldeko
3etan: Mus Txapelketa
-arratsaldeko
6etan: San Ferminen omenezko prozesioa
-gaueko
9:30etan: tabernariak prestatutako afaria
Uztailaren
8an:
-gaueko 9:30etan:
Ohiko ‘jamonada’ eta erromeria
-goizeko 3etan, Entzierroaren transmisioa zuzenean Iruñetik
-goizeko 4etan, baratxuri
zopa
Uztailaren
9an:
-arratsaldeko
4etan: etxeko kidearen eguna: txokolatea txurroekin. Etxeko dantza taldearen
emanaldia
Uztailaren 12an:
-iluntzeko 8etan,
San Francisco Javier Kultur Azpi Batzordeak antolatutako kultur ekitaldia
-gaueko 9:30etan,
afaria
Uztailaren
13an:
-arratsaldeko
3etan: dantzariak, txistulariak, erraldoiak, ‘kililiak’ eta zaldikoak bilduko dira
egoitzaren aurrean 25 de Mayo plazara joateko kalejiran
-arratsaldeko
5etan, dantza taldearen ikuskizuna 25 de Mayo plazan. Erraldoi eta Buruhandien
konpartsa eta dantzari ohiak ere partaide
-arratsaldeko
6etan, meza San Ferminen omenez
-Uztailaren 14an:
ordu 1ean, Oturuntza. Dantzari helduen
emanaldia eta ‘Gaixoa ni’
-Uztailaren 20an: Pilota txapelketa 'Nafarroako Erresuma pilotalekuan
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus