euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Nafar eta Euskal Etxeak kaletik, eliza edota egoitzetatik bildu zaizkie 2016ko Sanferminei (eta II)

2016/07/14

Tres Arroyosen Udaletxeko balkoitik bota zen San Fermin txupinazoa
Tres Arroyosen Udaletxeko balkoitik bota zen San Fermin txupinazoa

PUBLIZITATEA

Mota askotako ekintzak egin dira azken asteburuan Diasporan Iruñeko jai nagusia ospatzeko. Eta guztiek izan dute antzeko ezaugarri bat: hainbat zapi gorrik inguratu dituzte txupinazoak, buruhandi eta erraldoiak, eta dantzariak. Argentinako euskal eta nafar etxeek ere bat egin zuten iragan asteburuan festarekin, eta eguneroko lanetan eten bat eginez, kopak –edo zahatoak– jaso zituzten Santua goratuz.

Buenos Aires, Argentina. Iruñean botatako txupinazoaren argia eta indarra Argentinako hainbat bazterretara iritsi da aurten ere eta, urtero bezala, ospatzeko gogoa piztu zuen herrialdeko hainbat euskal eta nafar etxeetan. Nafar hiriburuan ez bezala, Atlantikoaren alde honetako Sanfermin festetako asko egun bakarrekoak izan ohi dira, baina egun horretan denetik egiten da: meza, dantzak, musika emanaldiak eta bazkari zein afariak.

Joan den asteburuarekin egin dira aurten Argentinan elkarretaratze gehienak; hala ere, bada hitzorduak datorren astebururako utzi dituenik ere. Astearteko gure artikuluan iragarritakoei Lomas de Zamorakoa gehitu behar zaio. Bertako Denak Bat-ek datorren larunbatean ospatuko du, iluntzeko 8:30etatik aurrera.

Hona, 2016ko argentinar sanferminen argazki-kronikaren segida:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia