euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Mus Txapela Cañuelasen jokatuko da ekainaren 19-21ean; AEBetan, larunbatean Winnemuccan

2010/06/07

Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxea
Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxea

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintziako Cañuelasko 'Denak Bat' Euskal Etxeak hartu du bere gain aurtengo Argentinako Mus Txapelketa Nazionala antolatzeko lana. Hitzordua ekainaren 19, 20 eta 21ean da eta lehiaketatik Mundialerako ordezkari argentinarrak aukeratuko dira. Txapelketa Nazionalarekin bat, mus eta canasta lehiaketa paraleloak ere antolatu dituzte; parte hartu nahi dutenentzako baucherra 550 pesokoa izango da eta izena emateko epea bihar asteartea, ekainaren 8an, bukatuko da. Gainerako herrialdeei dagokienez, ari dira pixkanaka euren txapelketak egiten. Aurten Mundiala antolatuko duen herrialdearen kasua aipatzearren, Estatu Batuek (AEB) bere Txapelketa datorren larunbatean egingo dute, Nevadako Winnemucca herrian, bertako euskal festekin batera.

Cañuelas, Argentina. Emeki emeki abuztu-irailean AEBetako Kalifornian egingo den Mundu mailako Mus Txapelketan parte hartuko duten euskal etxe eta herrialdeak ari dira egiten euren txapelketa nazionalak, Kaliforniara herri bakoitzetik bidaliko duten bikote ordezkaria erabakitzearren. Hona Chino-Los Angeles-en egingo den Mundu Txapelketako egitaraua. Eta Estatu Batuetan bertan, NABO Estatu Batuetako euskal erakundeen federazioak datorren larunbatean egingo du bere txapelketa nazionala, Nevadako Winnemucca herrian, bertako euskal jaiekin batera.

Argentinari dagokionez, Cañuelasen burutuko da aurten Argentinako mus txapelketa nazionala. Irabazleek Nazioarteko Txapelketan ordezkatuko dute Argentina Kaliforniako Chino-Los Angelesen gauzatuko den nazioarteko lehiaketan. Argentinaren kasuan, mus txapelketa nazionala jokatzen den bitartean, antolatzaileek jokalarien laguntzaileentzako mus eta canasta txapelketa paraleloak ere eratu dituzte. Hona hemen egitaraua:

Ekainaren 19an

- Goizeko 11etan: Euskal Etxeetako ordezkarien bilera. Lekua: Smata
- Eguerdiko ordu batean: Ordezkarien eta laguntzaileen arteko bazkaria. Lekua: Smata
- Arratsaldeko 3etan: Mus Txapelketa Nazionalaren hasiera. Ordezkari eta laguntzaileentzako antolatutako Mus eta Canasta lehiaketa paraleloen hasiera. Lekua: Smata
- Gaueko 10etan: Afaria eta musika emanaldia. Lekua: Denak Bat Euskal Etxea.

Ekainaren 20an

- Goizeko 9etan: Mus eta Canasta Txapelketen jarraipena. Lekua: Smata
- Eguerdiko ordu batean: Ordezkarien eta laguntzaileen bazkaria. Lekua: Smata
- Gaueko 10etan: Afaria eta musika emanaldia. Lekua: Smata

Ekainaren 21ean

- Goizeko 9etan: Mus Txapelketa Nazionalaren amaiera. Lekua: Smata
- Eguerdiko ordu batean: Bazkaria, sarien emate ekitaldia eta euskal etxeetako taldeei agurra.

Baucherrari dagokionez, 550 pesokoa da, bi gauetako ostatua, bi gosari, afariak eta bazkariak barne. Hala ere, otorduak banaka ere eros daiteke, 60 pesotan. Izena emateko epea ekainaren 8an bukatuko da (bihar asteartea). Informazio gehiago eskuratzeko, helbide hauetara idatzi:

Daniel Sancholuz: vetcanuelas@yahoo.com.ar
Verónica Zulaica: verozulaica@hotmail.com
Margarita Mathieu: margamat@ertach.com.ar

Argentinako Mus Txapelketa 2010 1

[Smata Aterpetxera heltzeko planoa]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia