euskal diaspora eta kultura
2011/09/05
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. “Poz-pozik gaude jaia izugarria izan baita eta euskaldun guztiok elkarrekin egon baikara”, adierazi zion hiriburuko Laurak Bat Euskal Etxeko lehendakaria den Arantxa Anituak EuskalKultura.com-i 'Buenos Airesek ospatzen du' izeneko jaialdia bukatzear zegoenean. Partaideen esanetan, besteak beste bateginik aurkeztu baitzen euskal gizataldea abuztuaren 28an gauzatutako jaian.
[Erakusketa erraldoi honen barruan, erakusketa anitz aurkeztu zituen Euskal Herriko kolektibitateak, tartean euskal musika tresnarenak. Instrumentuok ikusteko, euren ezaugarriak, historia, jotzeko modu eta aireak ezagutzeko eta euren soinua entzuteko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek (argazkia EuskalKultura.com)]
[Honelakoetan ohi bezala, genealogiak jakinmin handia piztu zuen bisitarien artean. Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat euskal etxearen izenean, Laura Nobilek azalpen ugari eman zizkien interesatuei. Euskaltzaleak-eko Celia Escudero eta Eusketxeko Maria Elena Etcheverry ere galdera erantzule aritu ziren Genealogia standean (argazkia EuskalKultura.com)]
[Euskal Herriko kirola, kirolari eta kirol zaleek ere izan zuten euren elkargunea. Tresna tipikoak eta kirolei buruzko informazioa ikusgai egon zen egun osoan. Futbolak ere eta euskal futbol taldeek ere --peñak dauzkate Argentinan-- izan zuten euren txokoa ekitaldian (argazkia EuskalKultura.com)]
[Hainbat euskal etxetan izan ondoren, Magdalena Mignabururen 'Gure Arropa' erakusketa hiriburura garaiz heldu zen 'Buenos Airesek ospatzen du' jaian egon ahal izateko (argazkia EuskalKultura.com)]
[Buenos Airesko bizilagunek Euskal Herriko ohiturak eta izaera ezagutzeko paregabeko aukera izan zuten abuztuaren 28an. Baita baserriak eta arkitektuta herrikoia ere. Mayo etorbidean, “Euskal Baserriak” argazki erakusketa zabaldu zen. Iparraldeko Euskal Etxea, bere aldetik, baserri maketen erakusketaz arduratu zen (argazkia EuskalKultura.com)]
[Arratsalde osoan zehar jaia uhinetan egon zen, irratiz transmititu baitzuten. Saioko arduradunak Laurak Bat-eko David Cayon eta Patxi Urrutia izan ziren. Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen 'Palabra de Vasco' irratsaioa ere egon zen presente festan. Luis Maria Barrandeguy eta Ricardo Casanovas Euskal Telebistarentzako zuzeneko transmisioaz arduratu ziren (argazkia EuskalKultura.com)]
[Hezkuntza arloan lan egiten duten erakundeak ere 'Buenos Airesek ospatzen du' jaira bildu ziren euren proiektuak komunitateari aurkezteko, tartean, UNLPko Euskal Gogoetarako Katedra Librea, Euskal Echea Institutua, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Buenos Airesko Udako Euskal Unibertsitatea (argazkia EuskalKultura.com)]
[Gizarte laguntza arloan lan egiten duten erakundeek euren lorpenak erakusteko gunea izan zuten jaian. Jose C. Paz-eko Toki Eder, Euskaltzaleak (Chacoko Quitilipi herriaren aldeko proiektua) eta Euskal Echea Institutua stand berean izan ziren (argazkia EuskalKultura.com)]
[Aldarrikapen politikoek ere izan zuten euren txokoa. Euskal presoen aldeko aldarrikapenak Argentinako 'Euskal Herriaren lagunak' elkarteko kideen eskutik heldu ziren (argazkia EuskalKultura.com)]
[Bihar argazki kronikaren hirugarren eta azkeneko zatia]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus