euskal diaspora eta kultura
2014/05/14
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Bisitari batzuentzat euskaldunei buruz indarrean dauden hainbat estereotipo aurrez aurre ikusteko aukera izan da; beste batzuentzat, ordea, berri-berria izan da Mayo Etorbidean ikusitako ekintzetako bakoitza. Nolanahi ere, ekimenaren xedea Euskal Herriko kultura Buenos Aireseko jendearengana hurreratzea izan bada, ondo asko bete zuen 'Buenos Aires Celebra'k bere hirugarren edizioan.
[Gral. Las Herasko Zazpirak Bat euskal etxea Herri Kirolen erreferente bihurtu da Argentinan azken urteotan eta ondorioz erakunde hau arduratu zen igandean Herri Kirolen Txapelketaz. Aizkolari eta Trontzalari Txapelketak ezohiko ikuskizun bihurtu ziren bertaratutako herritarrentzat (argazkia EuskalKultura.com)]
[Eta indarra neurtzeko garaian denak zeuden prest; are gehiago giro honekin liluratuta zeuden txikiak (argazkia EuskalKultura.com)]
[Kirol batzuk nekez ekar daitezke jaigunera… baina hala ere present izan ziren Kirol Standean (argazkia EuskalKultura.com)]
[Euskal Herriko baserri eta borda tradizionalak ere ikusi ahal izan ziren BACeko standetan, Iparraldeko Euskal Etxekoa den Juan Carlos Ibarrola eta Arturo Campion Ikasgunearen eskutik (argazkia EuskalKultura.com)]
[Azken asteotan aipatu izan dugun bezala, Euskal Herritik heldutako bisitariak ere bazebiltzan Argentinan, eta bertaratu ziren ‘Buenos Aires Euskal Herria ospagai’ jaialdira. Haiun artean Kepa Etchandy argazkilari baionarra. Zenbat euskal etxetan Amerikanuak bere liburua aurkeztu ondoren, euskaldunen jaian hartu zuen parte Etchandy-k. Argazkian Kepa Etchandy eta Norma Rios (argazkia EuskalKultura.com)]
[Silvia Azpiazu-ren Euskal Bitxigintza kontzeptuala ere egon zen eskuragai BACen hirugarren edizioan berezko standarekin (argazkia EuskalKultura.com)]
[Eta Arrecifeseko euskal eskulanak ere ikusgai eta eskuragarri egon ziren (argazkia EuskalKultura.com)]
[Euskal etxeetako liburutegiek lan handia egiten dute urtean zehar kulturaren alde eta euskal ondarea mantendu eta zabaltzeko. Toti Martinez de Lezea idazle gasteiztarra Argitalpenen Standetik pasatu eta Maria Ester Arrondorekin elkartu zen (argazkia EuskalKultura.com)]
[Euskal presoen aldeko aldarrikapenak ere izan zuen bere gunea ‘Buenos Aires Celebran’n. Euren aldeko banderak present egon ziren ekitaldian jai osoan zehar (argazkia EuskalKultura.com)]
Bihar segituko du
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus