euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako 16 euskal etxek bat egin dute Alejo Martinen FEVAko lehendakaritzarako hautagaitzarekin

2010/02/19

Alejo Martin erdian eserita eta korbataduna, Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxean, Chacoko Euskal Etxeko talde batek bertara egindako bisita batean
Alejo Martin erdian eserita eta korbataduna, Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxean, Chacoko Euskal Etxeko talde batek bertara egindako bisita batean

PUBLIZITATEA

Argentinako hamasei euskal etxek idazki bat sinatu eta helarazi dute geure erredakziora publikoki agertuz bere babesa Alejo Martin-ek datorren martxoaren 20ean FEVArako lehendakaritzarako izango diren hauteskundeetara aurkeztuko duen hautagaitzari. Oharrak inplizitoki aipatu bozketa horretarako hauteskunde kanpainaren hasiera ez-ofiziala adierazi nahi du. Dirudienez, bi talde lehiatuko dira egun Felipe Eiheragibelek betetzen duen FEVAko lehendakari kargua eskuratzearren: jarraikorra, egun Eiheragibelekin FEVAko diruzain den Ricardo Basterra buru duena eta Alejo Martinena, orain arteko kudeaketarekin kritikoa eta aldaketa proposatzen duena. Duen interesagatik, azken hauek plazaratutako oharra ekarri dugu hona, EuskalKultura.com-en orriak ahots guztiei zabalik daudela adierazten dugularik.

Buenos Aires, Argentina. Idazkia gaztelania hutsean dator, elkartearen izen euskalduna kenduta. "Elecciones en la Federación de Entidades Vasco Argentinas - Euzko Argentinar Bazkun Alkartasuna" (FEVA-EABA) titulupean hona idazkiaren edukia, erredakzioan itzulia:

Geure Federazioaren estatutuek finkatzen dutenaren testuinguruan, honako euskal etxeek:

-Centro Basko de Las Flores
-Centro Vasco Azuleño Gure Txokoa de Azul
-Centro Vasco Kotoiaren Lurra de Chaco
-Centro Vasco Gure Txokoa de Córdoba
-Asociación Vasca Urrundik de Paraná
-Centro Vasco Gure Etxea de Santa Fe
-Centro Vasco Itxaropen de Saladillo
-Centro Vasco Ibai Guren de Paraná
-Centro Vasco Eusko Etxea de San Juan
-Centro Vasco Gure Etxea de Salta
-Centro Vasco Beti Aurrera Aberri Etxea de Viedma
-Centro Vasco Euskal Etxea de San Luis
-Centro Vasco Gure Etxea de General Roca
-Centro Vasco Hiru Erreka de Tres Arroyos
-Centro Vasco Hegoalde Argentinarra de Santa Cruz
-Centro Vasco Eusko Deya de Salliqueló...

Bat egiten dute hurrengo hauteskundeetan FEVAko lehendakarigai Cordobako Euskal Etxeko Alejo Martin jauna daraman proposamenarekin.

Honekin EUSKAL ETXE GUZTIEN --kontutan hartu gabe kokapen geografikoa edo tamaina,--ALDAKETA kudeaketa bat bultzatu nahi dugu. Gizarteari eta bere komunikabideei zabaldurik, elkarrizketa, inklusioa eta tolerantzia lehenetsiko dituzten harreman publiko eta instituzionalekin, premiarik gabeko talka eta ernegazioa ekidinez. Euskal Herriaren balioak, tradizioa eta historia, euskara, euskal kirolak eta garranzitsuak diren beste zenbait alor eta elementu islatzen dituen kultur proposamen bat sustatuz eta biziaraziz. Autogestio politiken bidea harturik, ekimen askoz ere gehiago egiteko baliabide propioak lortzea ahalbidetuz. Garapen handiena izan duten euskal etxeak laguntzen jarraituta, aldi berean sostengu berezia eman diezaien egoera horretan ez daudenei; esan nahi baita, guztiok islatuta, harro eta partaide sentiaraziko gaituen Federazio bat edukitzea geure esku.

Honenbestez, geure erakundea berritzea eta ahalik eta erabilgarrien bihurtzea hartu dugu helburu, errespetua, garaiera instituzionala, demokrazia, elkarrizketa, arbasoekiko maitasuna eta geroaren aldeko apustua bidelagun.

Eskerrak ematen dizkiegu denbora kontuak direla eta (oporrak) oraindik geurekin bat egin ahal izan ez duten baina datozen egunetan bilduko zaizkigun euskal etxeei.

AGUR BERO BAT.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia