euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Giza Eskubideen Idazkaritzak ikerketa hasi du azken diktaduran desagertutako euskal jatorrikoen alde

2008/01/31

Desagertutakoen aurpegi andana bat
Desagertutakoen aurpegi andana bat

PUBLIZITATEA

Argentinako Justizia eta Giza Eskubideen Ministeritzako Giza Eskubideen Idazkaritzak ikerketa bat abiarazi du Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, azkeneko diktaduran desagertutako euskal jatorriko hiritarren urratsen berri jakitearren. Emaitza legez, euskal jatorriko biktimen erregistro bat osatu nahi da eta honetarako bilaketa sakon bat egin nahi da Estatu Erakundeen barnean zein kanpoan. Argazki zein biografia erregistroak eratuko dira eta liburu bat argitaratu ere, hau guztia historia horien berri hedatzeko asmoz.
Hori egitea posible den kasuetan, desagertutakoen norakoa euren adiskide eta familiakoei bildutako informazioak hartuko dira abiapuntu gisa. Nazio Argentinarreko Giza Eskubideen Idazkaritzak ohar bat zabaldu du, propio eskatuz familiakoei material genetikoa eskainiz lagun dezaten, jadanik aurkitutako edo agertzen segitzen duten diktadurako biktimen gorpuzkinekin alderatu eta eta emaitzak lortu ahal izateko, analisiak beti Antropologia Forenseko Talde Argentinarra medio.

Estatu argentinarrak Estatu Terrorismoaren ondorioak kalteordaintzeko erantzunkizuna hartu zuen 24043, 24411 eta 25914 legeenpean. 9000 preso politiko ohi eta desagertutakoen familiakide baina gehiago jarri dira abian lege hauek baliatu nahiean. Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako akordioak lagunduta, Idazkaritzak ahal eta familiarteko edota biktima euskaldun gehienei honi buruz informazioa emateko engaiamendua hartu du.

Berriz eskatzen zaie, beraz, biktimen senideei eta ilunpetik pasata bizirik irten zirenei ikerketa hauek egiten ari den unitatearekin harremanetan sar daitezen. Honetarako, Giza Eskubideen Idazkaritzara jo beharra dago, Hitzarmenen Arlora, eta Adriana Arcerengatik galdetu 25 de Mayo hiribidearen 552an, 10. pisuan (1002) CABA delako helbidean. Telefonoz galdetzeko, hauek dira zenbakiak: (0054 11) 5167-6638/6639, fax-a (0054 11) 5167-6640 eta mail-a hau.


Lotura interesgarriak

Nazio Argentinarreko Giza Eskubideen Idazkaritza
www.derhuman.jus.gov.ar

Eusko Jaurlaritza desagertutako 300 euskal jatorrikoen alde
2007ko otsailaren 27an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia