euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako euskara ikasleak euskaraz egiten entzun nahi? Buenos Airesetik datozkigu "Taldeka"

2015/12/14

Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiaren "Taldeka" bideoko irudi bat
Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiaren "Taldeka" bideoko irudi bat

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko euskaltegietan ikasten ari diren ikasleentzat, hona Argentinako ikaskideen klase batean sartzeko aukera! Buenos Aireseko Euskaltzaleak euskaltegiko ikasleek bideo eder hau prestatu dute, Sabrina Otegui irakaslearen zuzendaritzapean, eta munduarekin  partekatu dute Euskararen Eguna ospatzeko. Hango ikasleek azento porteñorik izango al dute? Zerorrek ikus, che!



Komentarioak

  • EUSKERA ARGENTINAN

    Gora Buenos Airesko EUSKALTZALEAK !! Zorionak zuei...
    Ohartxo bat : nahiz eta Euskal Herrian ere oso sustraituak, kontuz erdarakadekin : Vale, ya està, o sea que, hombre, desde luego, listo. Gainera, ez dira erdarakadak baizik eta erdara hutsa.
    Argentindarrek behar diguzue erakutsi ,euskaldunei, euskera garbia
    edo garbiago bat.
    Gorantziak eta besarkada amultsu bat.
    Noël

    Noël (Iparralde), 2015/12/14 11:20

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia