Deialdi ugari luzatu zituen Argentinako euskal diasporak 2015eko Euskararen Nazioarteko Eguna behar bezala ospatzeko: euskararen garrantzia gailenduz eta jai giroari eutsiz. Hori dela eta euskal etxe askotan ikasleen lana saritu zen ikasturteko agiriekin baina zeinbat festa eta topaketa ere antolatu ziren. Hona, abenduaren 3tik hona egin diren euskararen inguruko ekitaldiak.
Buenos Aires, Argentina. Argentinan Euskaraz programaren 25. Urteurrenaren baitan, herrialde osoko euskal etxeek egin dute bat Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin. Erakunde batzuetan ekitaldia egunean bertan egin zen; beste batzuetan, berriz, hainbat proposamen bilduko zituen programa luzeago batekin ospatu zuten. Nolanahi ere, euskara izan da hainbat jaialdiren protagonista egunotan, EuskalKultura.com-eko artikulu honetan islatzen den bezala. Zure euskal etxeko festaren berri ikusten ez baduzu, hona bidal dezakezu.