Data ospatu eta urtero adierazten dituzte Aberri Egunean Argentinako Euskal Etxeek Euskal Herriaren aldeko mezuak. Ospatzeko moduak, baina, anitzak dira, gauza behartua baita herri bakoitzean, euskal etxe bakoitzean, tokian tokiko kutsuz ez janztea. Hona, ospakizun horien argazki galeria berri bat, Bazko igandetik azken astebururaino Arrecifes, Bariloche, Buenos Aires, Chivilcoy, Mendoza eta Olavarrian egindako ekintzen isla.
Buenos Aires, Argentina. Martxoaren 27an ospatu zen aurten Aberri Eguna Euskal Herrian; bertako ohiturei jarraiki, ordea, apirilean zehar burutuko dituzte Argentinako euskal etxe gehienek euren ekitaldiak.
Bazko igandetik apirilaren 3ra arte, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat, Barilocheko Mendiko Euzko Etxea, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea eta Eusko Kultur Etxea, Chivilcoyko Beti Aurrera, Mendozako Denak Bat eta Olavarriako Gure Etxe Maitea elkarteek egindako ospakizunen lekukotasun edo irudi kronika da honakoa.