euskal diaspora eta kultura
2011/10/10
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. “Hasiera batean ikasleei zuzendutako proiektua behar zuen izan”, azaldu dio FEVAko idazkaria den Marta Abarrateguik EuskalKultura.com-i. “Normalean eskola bukatzen duten ikasleak hiri handietara mugitzen dira Unibertsitatean sartzeko. Hori gertatzen denean batzuetan bakardade handia sentitzen dute gazteek euren etxeak eta familiak gabesten dituztelako. Guk pentsatzen dugu lagun artean egoteko leku atsegina izanez gero, adaptazio eta integrazio prozesua errazagoa izango litzatekeela, eta leku hori euskal etxeak izan daitezke”, azaltzen du Abarrateguik.
Proiektua zabalduz joan da, ordea, eta gaur egun egin nahi den eskaintza ez da ikasleentzat soilik. Izan ere lanagatik bidaiatu behar dutenei ere zuzentzen zaie proposamena. “Guk Arrecifesen hurbil-hurbiletik ikusten dugu fenomenoa: bertako jende anitz joaten da, adibidez, La Platara izapideak egitera, eta oso lagungarria izango litzateke aurrez aurretik jakitea, esate baterako, zein hoteletan komeni zaien gaua pasatzea”, adierazi du FEVAko agintariak.
Proiektua egingarria da oso, batez ere komunikazioen garai honetan. Baina ezinbestekoa da euskal etxe guztien engaiamendua eta laguntza izatea. Sarea eraikitzeko bi motatako informazioa bidali behar da FEVAra. Alde batetik, beste herri batera mugituko den pertsonaren datuak, hau da, izen-abizenak, adina, nora bidaiatuko den, hiri berrian izango duen helbidea (baldin badu), helbide elektronikoa, telefonoa, bidaiaren arrazoiak (lanekoak ala ikasketak, esaterako) eta zein harreman duen bere herriko euskal etxearekin. Informazio hau dagokion euskal etxera igorriko da kontaktua egin ahal izateko.
Beste alde batetik, euskal etxe bakoitzak harremanetan dagoen zerbitzu enpresen zerrenda ere eskura diezaioke FEVAri datu basean sartzeko, jatetxe, ostatu eta, oro har, denden datuak (izena, helbidea, telefonoa, eta euskal etxeko kideei beherapenak egiten dieten ala ez) eskaini ahal izateko.
Proiektua abiatua da dagoeneko eta denon ekarpenarekin arrakastatsua eta batez ere lagungarria izan daiteke.
-FEVAren webgunea: www.fevaonline.org.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus