Buenos Aires, Argentina. Aste Santua Argentinako euskal sukaldaritza tradizionalaren egutegiko data nagusietako bat da. Garizuman okela ez kontsumitzeko ohitura garai batean bezain zorrotz praktikatzen ez bada ere, arrainek eta itsaskiek eta Euskal Herriko elikaduran ohikoak diren osagaiek, protagonismo handia hartzen dute. Egun hauetan Euskal Etxeek sukaldaritza-eskaintza berezia egiten dute, gehienak plater tradizionalak, bereziki erakargarri eta gustagarriak gainera komunitate osoarentzat. Hona proposamen hauetako batzuk:
—Tres Arroyoseko Hiru Errekak itsaski paella eskaintzen du 1.500 pesotan anoa. Erreserba egin nahi duenak 2983-646318 telefonora dei dezake eta ostegunean, apirilaren 6an, 12etatik 13:30etara, Euskal Etxeko egoitzan (Domingo F. Sarmiento 375) erretiratu.
—General Rodriguezen, Eusko Aterpeak bere 'txipiroiak bizkaitar erara' klasikoa prestatuko du. Ostiralean, apirilaren 7an, 20:30etan, Mitre 370 kaleko egoitzan jaso behar dira. Anoak $1.600 balio du eta ontzia eramatea eskatzen dute. Eskaerak Whatsapp mezu bidez egiten dira 11-68481502 zenbakira idatzita.
—Olavarriako Gure Etxe Maiteak barazki lasagna fileto saltsarekin eskainiko du ostiral eguerdian. Erreserbak egiteko 2284-454232 / 696372 / 234018 / 568667 telefonoetara deitu behar da. Euskal Etxearen egoitzan (Alsina eta H. Irigoyen) entregatuko da 11:30etatik 14:00ak arte.
—Tandilgo Gure Etxeak ere paella prestatuko du. Anoa handi batek $1.800 balio du. Euskal Etxearen egoitzan (Sarmiento 1079) jaso beharko da, ostiralean, 12etatik 13: 30etara. Eskaerak 2494-243723 / 360346 zenbakietara deituta egin behar dira.
—Chascomuseko Zingirako Euskaldunak elkarteak 'Aste Santuko itsaski kazola' klasikoa prestatuko du. Eskaerak apirilaren 5a arte, asteazkena, jasoko dituzte, 2241-467345 telefonora deituta. Ostiralean jaso beharko dira Euskal Etxean (Franklin 454), 20etatik aurrera.
—San Nicolaseko Euzkal Etxeak dioenez, "Euskaldunek janaria prestatzen dutenean, denok jaten dugu” eta horregatik eskaintzen dute arroz anoa bikoitza txipiroiekin, edo oilaskoarekin, $2.500 pesotan eta baratxuri-mus anoa $1.500 pesotan. Egoitzan jasotzeko, ordutegia koordinatuta, edo etxerainokoa eskatuta eroslearen kontura. Manatzeko, deitu Euskal Etxeko 44571 telefonora, 9etatik 12etara, edo Carolinari: 336-4317023 zenbakian, Anari: 336-4533626 zenbakian, edo Mariori: 336-4520943 zenbakian.