Paris, Frantzia. Pariseko Euskal Etxeak euskal diaspora argentinar kutsu apur bat bat hartuko du satorren igandean, arratsalde partez, 15:00etan, herrialde hegoamerikar horretan 2022an grabatutako 'Transmisioa' dokumentala pantailaratuko baitute, euskal tradizio batzuk bertako euskal diasporan nola bizi diren erakutsiz. Baionako 'Olentzeroren Lagunak' elkarteak, teknika lanetan Comedia ekoiztetxearekin, ekoiztitako lana da, eta bertan euskara eta gaztelania nahasten dira, Parisen frantses azpitituluekin eskainiko delarik.
Olentzeroren Lagunak elkarteak ekoitzitako 'Transmisioa' dokumentalaren teaserra
Azaroaren 12an Parisera bidaiatu ondotik, 'Transmisioa'ren emanaldian Euskal Herrira itzuliko dira. Hauxe izango da, hain zuzen lerro hauek idazteko momentuan filmak baieztatuta dituen emanaldi eta herriak, Olentzeroren Lagunak elkarteak pasatu dizkigun datuen arabera:
- Azaroaren 17an Arbonan Arantzolan 19:30etan
- Azaroaren 19an Urruñan Sokoako aisialdi gelan 17:00etan
- Azaroaren 23an Kanbon 20:30etan zineman
- Azaroaren 25an Anhauzen
- Azaroaren 29an Uztaritzen 19:30etan
- Abenduaren 1an Bardozen 20:30etan zineman
- Abenduaren 3an Biarritzen Royal zineman 17:00etan
- Abenduaren 7an Senperen
- Abenduaren 8an Ezpeletan