euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako euskal Diasporako artistek euren lanekin parte hartuko dute Sarako Bakearen Jaialdian

2007/08/31

Bakearen jaialdian ikusgai izango den artelan bat (argazkia BakeaBai)
Bakearen jaialdian ikusgai izango den artelan bat (argazkia BakeaBai)

PUBLIZITATEA

2007ko Bakearen Jaialdiaren ezaugarri nagusienetako bat mezua artearen bidez zabaltzeko apustua da eta deialdia euren lanekin bakearen aldeko eskabidean parte hartu nahi duten mundu osoko artistei irekia dago. Argitxu Noblia antolatzaileak EuskalKultura.com-i aurreratu dionez ekimenera bildu diren artisten artean bada Argentinako euskaldunik: Horacio Marotto Etchezahar eta Javier Duarte. Lanak bidaltzeko epeak urriaren 1era arte dirau zabalik.
Bakearen Jaialdiak ehundik gora artelan jaso ditu jada. Era guztietako lanak bildu dituzte: margoak, argazkiak, mosaikoak, poesiak... denak gai bakar bati buruzkoak: Bakea. Sara herri lapurtarrean urriaren 6tik 13ra ikusgai izango diren artelanen artean Argentinako euskaldunek eginiko lanak ere egongo dira. Adibidez, Horacio Marotto Etchezahar José C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeko lehendakariaren diseinu bat.

'Lan horiek Nancy Payas-Bultaggio irakasle argentinarrari esker eskuratu ditugu. Bera Orteseko ikastetxe batean ari da lanean eta bere gelako ikasleek ere euren lanak eskaini dituzte jaialdirako. Berak Argentinako lau artistekin harremanetan jarri gintuen: Javier Duarte, Horacio Marotto Etchezahar, María Licciardo eta Viriana Migliore', azaltzen du.

Ekimenean parte hartu nahi dutenek euren lanak bidaltzeko aukera dute, Bakea Bai elkartearekin harremanetan jarriz e-maila hona bidaliz. Lanak bidaltzeko epea urriaren 1a bitartean egongo da zabalik. Artistek hala erabakitzen badute, euren lanak salgai egongo dira eta bisitariek eskaintza ekonomikoa egin ahal izango dute jaialdiak irauten duen astean zehar. Azken egunean enkantea egingo dute eta lortutako dirua jaialdiaren antolakuntza finantziatu eta 'Bakearen aldarrikapena' izeneko dokumentua argitaratu eta UNESCOri bidaltzeko erabiliko da.


Lotura interesgarriak

Bakearen Jaialdiaren artelanen galeria
Bakea Bai elkartearen blogean

Horacio Marottoren diseinua izango da FEVAren karneta
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko ekainaren 5ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia