euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Euskal Aste Nazionala 2014ren ardura duen La Platako Euzko Etxeak zuzendaritza berritu du

2014/05/07

Argentinan, Buenos Aires probintziako hiriburu den La Platako Euzko Etxeak berritu duen bere Zuzendaritza, besteak beste 2014ko Euskal Argentinar Aste Nazionala antolatzeko erronka izango duena, azaroaren 2tik 9ra (argazkiaEE)
Argentinan, Buenos Aires probintziako hiriburu den La Platako Euzko Etxeak berritu duen bere Zuzendaritza, besteak beste 2014ko Euskal Argentinar Aste Nazionala antolatzeko erronka izango duena, azaroaren 2tik 9ra (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

2014ko Argentinako Euskal Aste Nazionala antolatzeko ardura duen La Platako Euzko Etxeak Urteroko Ohiko Biltzar Nagusia egin du, besteak beste iazko txosten eta balantzeak onartu eta estatutuen araberako Zuzendaritza berritzea egiteko. Espero zen bezala aldaketa handirik ez, besteak beste buru baitira Javier Clúa, lehendakari; Jorge Batiz, lehendakariorde; Maria Fernanda Astigarraga, idazkari; Iñaki Azkarate, idazkariorde; Sergio Ochotorena, diruzain; eta Patricia Pulido, diruzainorde.

La Plata, Argentina. La Platako Euzko Etxea euskal etxeak apirilaren 27an egin zuen estatutuek galdegiten duten Urteroko Ohiko Biltzar Nagusia, besteak beste 2013ko txosten eta kontuak onartu eta arauen arabera egin beharreko Zuzendaritza Batzorde berria hautatzeko.

Aurten, gainera, La Platako euskal erakundeak Argentinako Euskal Aste Nazionala antolatzeko arduraduna duenez, erronka horri eutsiko dion Zuzendaritza da hau, baita elkarteak bere  jatetxeko kontzesiodun ohiarekin dauzkan gorabeherei erantzuten segituko duena. 2014-2015 eperako honela geratzen da Zuzendaritza Batzorde berria:

-Lehendakari: Javier Clúa
-Lehendakariorde: Jorge Batiz
-Idazkari: María Fernanda Astigarraga
-Idazkariorde: Iñaki Azkarate
-Diruzain: Sergio Ochotorena
-Diruzainorde: Patricia Pulido

-Batzordekide titularrak: Pablo Basualdo, Juan Carlos Zubia, Alfredo Larrañaga, Gustavo Ugarte, Marcelo Ochotorena, Celina Aguirre
-Batzordekide ordezkoak: José Orbaiceta, Camila Pulido Olano, César Etcheverry, María Elena Ibargoyen Garro, Daniel Altamira, Germán Larrañaga

-Kontu ikuskatzaile titularrak: Federico Zamalloa, Pedro Berrueta
-Kontu ikuskatzaile ordezkoak: Miguel Auzmendi, Jorge Heguy

-Ohorezko Epaimahaiko kide titularrak: Felipe Ochotorena, Miren Sánchez Garciandia, Juan José Umarán
-Ohorezko Epaimahaiko kide ordezkoa: Iñaki Aramayo Lazcano

Zuzendaritza Batzordeak eskerrak eman zizkien bilerra bertaratutako guztiei euren konfiantza emateagatik hautetsi zahar eta berriei, eskerrak emanez baita ere euren lana bukatuta zuzendaritza utzi dutenei eta gonbidapena luzatu zuen guztiak elkarrekin lanean segitzeko, erakundeko ateak beti zabalik daudela horretarako, adierazi digute euskal etxetik.

Biltzarra bukatuta, paella eder bat dastatzeko aukera izan zuten bildutakoek Bixente Ibarguren Peñako gazteen eskutik, euren sukaldari nagusia, Iñaki Aramayo Lazcano, buru.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia