euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Egiazutarren 2. Topaketak Melchor Eguiazu eta Ruperta Arenaza eibartarren 70 ondorengo batu zituen Santa Fen

2018/10/17

70 eguiazutar bildu ziren familiaren 2. Topaketan
70 eguiazutar bildu ziren familiaren 2. Topaketan

PUBLIZITATEA

Santa Fe, Argentina. Elkarretaratzea joan den igandean, urriaren 14an izan zen, Santa Fe hirian, Eibarren jaioak ziren eta Argentinara immigrante etorri ziren Melchor Eguiazu Loyola eta Ruperta Arenaza senar-emazteen 70 ondorengo partaide. Ahaideak etorri ziren besteak beste Santa Fe probintziako Santa Fe eta Rafaela-tik; Entre Rios probintziako Parana eta Victoria-tik; Chacoko Resistencia-tik; Buenos Aireseko Dolores-tik; Cordobako Rio Cuarto-tik, eta Buenos Aires hiritik, Santa Fen egunpasa egitera.

Taldeko buru eta Rio Cuartoko Euskal Etxeko erreferente den Sergio Eguiazuk EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “bilkura hunkigarria izan zen oso; bigarren topaketa zenez, konfiantza gehiago dago gure artean eta errazagoa izan zen gure emozioak erakustea. Datorren urterako Eibarren dagoen gure ahaide bat etortzea nahi genuke, Topaketan egoteko eta bere ahaideen Argentina ezagut dezan. Izan ere, Eguiazutarrak herrialdeko bazter askotan gaude sakabanatuta”.  

2019ko Topaketak, gainera, data eta lekua ditu dagoeneko: Rafaelan aurreikusi dute, urriaren 13an.

Baina familiaren planak ez dira 2019ra mugatzen. Familiaren bozeramaileak adierazi digunez, “2020an Mercosur mailako Topaketa egin nahi dugu. Asmoa da Paraguain kokatu ziren Eguiazutarrekin kontaktatu eta posible bada bilera bertan egitea”.

[Lehenengoa bezala, bigarren Topaketa hau ere uso askatze sinboliko batekin hasi zen]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia