euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herrian aurkeztuko da azaroaren 21etik aurrera Argentinako EAJren historiari buruzko liburua

2013/10/08

Magdalena Mignaburu, Sabin Etxea-ren aurrean (argazkiaMM)
Magdalena Mignaburu, Sabin Etxea-ren aurrean (argazkiaMM)

PUBLIZITATEA

Argentinako EAJ-PNVren sorrera eta garapena azaltzen dituen ‘Euskal aberria Argentinan. Ehun urte Abertzaletasun’ liburua azaroaren 21ean aurkeztuko da ofizialki Bilboko Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Horren ostean, Euskal Herriko hainbat batzokitan eta Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan presentatuko du bere lana idazle argentinarrak. Gogora dezagun liburua Magdalena Mignaburu idazle argentinarraren ikerlana dela, EBBren (Euskadi Buru Batzar) eta Sabino Arana Fundazioaren babesean egina.

Buenos Aires, Argentina. Urtearen hasieran Magdalena Mignaburuk EuskalKultura.com-en iragarri zituen epeak betetzen ari dira eta Argentinako Euzko Alderdi Jeltzalearen historiari buruzko liburua laster kaleratuko da, aurkezpenak, lehendabizi, Euskal Herrian egingo direlarik, bertako batzoki nagusietan.

Argitalpenaren aurkezpenarekin batera, egileak, Argentinara iritsi zen euskal immigrazioari buruzko hitzaldi bat ere eskainiko du liburuaren aurkezpen ekitaldian. Horrez gain, eta nahiz eta baieztatzeke egon, ‘Euskal Aztarna Argentinan’ erakusketaren 30 panelak jendaurretzeko asmoa ere badu. Liburua ezagutarazteko, Hegoaldeko zein Iparraldeko herri batzuk bisitatuko ditu Mignaburuk eta abenduaren 5etik 8ra Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan hartuko du parte. Hona hemen, aurkezpenen egitaraua:

-Azaroaren 21ean, Liburuaren aurkezpena eta hitzaldia, Bilboko Sabino Arana Fundazioan
-Azaroaren 22an, Liburuaren aurkezpena eta hitzaldia, Algortako Batzokian
-Azaroaren 25ean, Liburuaren aurkezpena eta hitzaldia, Gasteizko Batzokian
-Azaroaren 27an, Liburuaren aurkezpena eta hitzaldia, Iruñeko Batzokian
-Azaroaren 28an, Liburuaren aurkezpena eta hitzaldia, Donostiako Batzokian
-Abenduaren 2an, Erakusketaren aurkezpena eta ‘Euskal Aztarna Argentinan’-ri buruzko hitzaldia, Hondarribian (baieztatzeke)
-Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, hizkuntzak Argentinan koloniaren garaitik hona izan duen presentzia eta bilakaerari buruzko hitzaldi bat eskainiko du Mignaburuk Iparraldean (lekua, baieztatzeke) 
-Abenduaren 5tik 8ra, Durangoko Liburu Azoka
-Abenduaren 9an, ‘Euskal Aztarna Argentinan’-ren aurkezpena eta hitzaldia, Getxoko Kultur Etxean (baieztatzeke)

Argentinara, berriz, datorren urtera arte ez da iritsiko liburua. Helburua 2014ko Buenos Aireseko Liburu Azokan eta La Platako Euskal Astea Nazionalean aurkeztea izango litzateke.

Gogora dezagun proiektu hau Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxearen Mendeurrenaren baitan sortu zela, Argentinako EAJ-PNVren idazkari Fernando Lizarbek bultzaturik. Azpimarra daiteke liburua idazteko iturriak Argentinan eta neurri handi batean Euskal Herrian ere bildu dituela egileak, Euskal Herrian Sabino Arana Fundazioan hain zuzen.

Testuaren egiturari dagokionez, epe historikotan daude antolatuta atalak eta epe bakoitza alderdi jeltzalean eragin handia izan duten gertaera historiko batekin hasten da. Material osagarri gisa, irudi anitz bilduko ditu, liburuak berak dakarren album batean.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia