Corpus Christi, Argentina. Misiones probintziako Corpus Christiko Eusko Etxeko “Atahualpa Yupanqui” Herri Liburutegiak urteroko bere nazioarteko literatur lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatu du, aurten aldaketa batekin: gaia umorezko ipuin eta pasadizoak izango da.Testuak euskaraz edota gaztelaniaz aurkez daitezke eta hizkuntza bakoitzeko bost irabazle hautatuko dira. Sariak diplomak eta liburuak izango dira eta baita aipamen bereziak ere.
Ipuinak eta pasadizoak Word formatuan bidali behar dira, A-4 tamainan, letra Arial 12 neurrikoa; lerroartea 1,5. Idazleek bi lan bidal ditzakete gehienez eta e-postaz baino ezin izango dituzte igorri relasombroso5@gmail.com helbidera. (Lehiaketako oinarri odoak eskatzeko, helbide horretara idatzi behar da).
Sari-emanaldia Liburutegian bertan egingo da, uztailaren 27an, Euskal Argentinar Kultur Jaialdian. Batzorde Antolatzaileak honako kideak ditu: Ana M. Macchi, Francisco J. Chamorro, Ramona M. Melgarejo de Casco eta Olga Leiciaga.