euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Camarones eta Gipuzkoako Mutriku herriak elkarlanean arituko dira akuikultura proiektuetan

2007/03/22

Ordezkari argentinar eta euskaldunen arteko bilera, Mirtha Romero erdian eta Fernando Susteta bere eskuinean
Ordezkari argentinar eta euskaldunen arteko bilera, Mirtha Romero erdian eta Fernando Susteta bere eskuinean

PUBLIZITATEA

Euskal Herriak eta Chubut izeneko probintzia argentinarra akuikultura arloko proiektuak garatzeko elkarlanean arituko dira, Mutrikuko eta Camarones herri argentinarreko akuikultura eskolek sinatu duten elkarlan hitzarmenari esker. Lankidetza horren barruan ikasle eta irakasle trukaketak egingo dituzte eta lehen fasean Camaroneseko lagunak izango dira Mutrikura joango direnak. Elkarkidetza hau Argentina eta Euskal Herriak bultzatzen duten Trukaketa eta Lankidetasun Proiektuaren barne kokatzen da.
Chubutek eta Euskal Herriak molusko, arrain eta krustazeoen produkzioaren inguruko ezagutza trukatuko dute, Mutriku eta Argentinako Camarones hiriko Akuikultura Eskolek sinatu berri duten hitzarmen bati esker. Lankidetza hitzarmenaren aurkezpena joan den asteartean izan zen Camaronesen, eta bertan izan ziren Mirtha Romero Chubut Probintziako Hezkuntza Ministroa eta Juan Berón, Arrantza Idazkaria, eta Argentina eta Euskal Herriak bultzatzen duten Trukaketa eta Lankidetasun Proiektuaren koordinatzaile Fernando Susteta Zubillaga. Hitzarmenak aurreikusten dituen aktibitateen artean, ikasle eta irakasleen trukaketak izan daitezke gauzatuko diren lehenak.

Hitzarmenaren ideia Camaroneseko Escuela Nº 721eko zuzendariaren lanetik sortu zen. Darío Funes da bera eta azken urtetan internet erabiliz Mutrikuko Eskolako arduradunekin sarri kontaktatu izan du galderak egin eta proiektu eta ideia komentatzeko. Hartu eman honetatik sortu zen lankidetza hitzarmena sinatzeko aukera. Camaroneseko eskolan moluskoen produkzioan asko aurreratu dute, eta orain arrain eta krustazeoen produkzioan sakonduko dute Mutrikuko eskolaren laguntzarekin. Proiektuaren arduradunek lehenengo emaitza eta trukaketak urte bukaerarako egin ahal izango dituztela espero dute.


Lotura interesgarriak

'Centro de Investigación Acuícola Aplicado en Camarones'
Artikulu bat www.diariodemadryn.com-en

Mutrikuko akuikulturari buruzko artikulu bat
www.panoramaacuicola.com-en


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia