euskal diaspora eta kultura
2011/08/10
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Paregabeko aukera izango du Argentinako euskal komunitateak bere muina eta nortasuna Buenos Aireseko herritarrekin konpartitzeko. Izan ere, hori da Argentinako hiriburuko Udalak bultzatzen duen 'Buenos Aires celebra' edo 'Buenos Airesek ospatzen du' delako jaiaren xedea.
Kari horretara eta euskal erakundeen eskutik abuztuaren 28an, eguerdiko 12tik arratsaldeko 6ak arte gorri-berde-zuriz jantziko da Mayo Etorbidea Pirinioetako mendebalde muturreko herri ohiturak, dantzak, musika, sukaldaritza eta hizkuntzaren agertoki bihurtzeko.
Udalak gonbidaturik, Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxea izango da ekitaldiaren antolatzailea, eta ehun urtetik gorako erakundetik EuskalKultura.com-i adierazi diotenez, egun osoan zehar kalitate handiko ikuskizunak, erakusketak, eta arlo askotako informazioa jarriko dira bisitarien esku.
Lau gunetan egongo dira sailkatuta festaren proposamenak, eta nahiz eta batzuk baieztatzear dauden, hau da behin-behineko programa:
1) Hiriko Kultur Etxea, Mayoko etorbidearen 575. zenbakian:
- Euskal jantzi erakusketa
- Eskulanak eta arteari buruzko bideoak
- Abesbatzen kontzertuak eta Baserrien erakusketa
2) Musika eta Dantza. Mayo etorbideko agertokia.
- Dantza Taldeak: Buenos Aireseko Acción Vasca eta Emakume Abertzale Batza, Cañuelaseko Denak Bat, Buenos Aireseko Ekin eta Eusketxe, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat, La Platako Euzko Etxea, Jose C. Pazeko Toki Eder, Chascomuseko Zingirako Euskaldunak, Euskal Echea Institutua.
- Musika Taldeak: Cordobako Baietz, Arrecifeseko Maral.
3) Kultur ibilbidea: Mayo etorbidea, Florida eta Chacabuco kaleen artean:
- Erakundeak: erakundeetako bisitari eta agintarien elkargunea. Informazio orokorra.
- Euskara: euskara zabaltzeko esparrua, euskara ikasteko ekintzak. Ikasle eta irakasleen elkargunea.
- Genealogia: euskal abizenei buruzko informazioa.
- Argitaletxeak: liburu erakusketa eta Euskal Herriarekin lotura duen literatura eta testuen hedapena.
- Hezkuntza: hezkuntza arloan lan egiten duten erakundeak.
- Gizarte laguntza: Gizarte laguntza arloan lan egiten duten erakundeak.
- Musika: euskal musika jo eta entzuteko gunea.
- Kirolak: kirolari eta pilotarien elkargunea.
- Eskulanak: euskal gaiei buruzko eskulanak.
- Txikiak: neska eta mutikoen elkargunea. Dibertimenduzko jokoak: ipuinak, Euskal Herriko jolas tipikoak, marrazkiak, Eusko-argazki-txikia.
- Eusko denda: oroigarriak eskuratzeko tokia.
- Turismoa: Euskal Herrira bidaiatzeko informazioa. Eusko-argazki-handia. Euskal Herriko irudiak. Sinaduren liburua.
- Irrati irekia: irratsaioen egileen elkargunea. Elkarrizketak, informazioa, barrualdeko herrietako irratsaioekin komunikazioa.
- Elikagaiak: lantegi euskal argentinarrek egindako janariaren erakusketa eta salmenta.
4) Euskal Sukaldaritza eta sukaldariak
Jarduera handiko euskal sukaldarien partaidetza.
- Borja Blazquez
- Arantxa Soraluze
- Choly Berreteaga
Plater tipikoak dastatzeko gunea.
[Jaialdiaren kokapena: P: Erakusketak egingo diren patioa; E: ikuskizunak; D: dibulgazioa; G: sukaldaritza]
Milaka bisitari espero dira abuztuaren 28an gauzatuko den ekitaldi honetan. Eta euskal kolektibitateko hainbat erakunde, elkarte, talde eta lagunek euren indarrak batuko dituzte buenosairestarrei Euskal Herriaren irudi ezinhobea emateko. Hona hemen jaian parte hartuko eta lagunduko duten euskal elkarteen zerrenda:
Dantzak:
-Buenos Aireseko Acción Vasca eta Emakume Abertzale Batza
-Cañuelaseko Denak Bat
-Lomas de Zamorako Denak Bat
-Buenos Aireseko Ekin eta Eusketxe
-Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat
-La Platako Euzko Etxea
-Jose C. Pazeko Toki Eder
-Bahia Blancako Union Vasca
-Rosarioko Zazpirak Bat
-Chascomuseko Zingirako Euskaldunak
Aurkezlea:
R-afael Hernandez
Sukaldariak:
-Arantxa Soraluce
-Borja Blazquez
-Choly Berreteaga
Erakusketak:
“-La Huella Vasca” (FEVA, Eusko Jaurlaritza, Argentinako Heziketa Ministerioa)
-“Euskal Herriko Baserriak” (FEVA, Eusko Jaurlaritza)
-“Euskal Jantziak” (Magdalena Mignaburu)
-“Euskal eskultoreak”
Kirolak:
-Kirol tipikoak, modalitate guztietako pilotariak, izen handiko kirolariak
Heziketa:
-UNLPko Euskal Gogoetarako Katedra Librea
-Euskal Echea Institutua
-FEVAko euskal liburutegiak
-Euskal Herriko Unibertsitatea
-Udako Euskal Unibertsitatea
-FEVA euskara - Argentinan Euskaraz - CUI
Erakundeak:
A-ccion Vasca de Argentina (CABA)
-Asociacion Coral Lagun Onak abesbatza (CABA)
-Denak Bat (Cañuelas)
-Denak Bat (Lomas de Zamora)
-Euskaldunak Denak Bat (Arrecifes)
-Eusko Aterpea (Gral. Rodriguez)
-Euzko Etxea (La Plata)
-Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxea (CABA)
-Toki Eder (Jose C. Paz)
-Zingirako Euskaldunak (Chascomus)
-Coral Alkartasuna abesbatza (CABA)
-Emakume Abertzale Batza (CABA)
-Euskal Echea Institutua (CABA)
-Euskaltzaleak (CABA)
-Eusko Kultur Etxea (CABA)
-FEVA Euzko Argentinar Bazkun Alkartasuna
-Juan de Garay Fundazioa (CABA)
-Eusko Jaurlaritza (Euskadi)
Musika:
-Asociación Coral Lagun Onak Abesbatza
-Coral Alkartasuna Abesbatza
-Cañuelaseko Denak Bat Abesbatza
-Buenos Aireseko Euskaltzaleak Abesbatza
-Buenos Aire seta Llavallolgo Euskal Echea Abesbatzak
-La Platako Euzko Etxea abesbatza
-Cordobako Baietz Musika Taldea
-Arrecifeseko Maral Taldea
Turismoa:
-Euskadi
-Euskal Tours
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus