euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako bost euskal etxek 'Gernikako bonbardaketa eta bakea' gaiari buruzko literatur lehiaketa deitu dute

2007/07/03

Gernikako bonbardaketaren samina hausnarketa eragile indartsua izan da euskal gizartearentzat
Gernikako bonbardaketaren samina hausnarketa eragile indartsua izan da euskal gizartearentzat

PUBLIZITATEA

Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena dela eta gertaeraren inguruko ekitaldi ugari egin dira aurten munduan zehar. Oraingoan, Argentinako bost euskal etxek literatur lehiaketa bat jarri dute abian, bonbardaketa eta bakearen inguruko hausnarketa bultzatzeko. Rosario, Chaco, San Nicolas eta Santa Feko euskal etxeak eta Paranako Urrundik elkartea dira antolatzaileak. Lehiaketan 15-85 urte bitarteko idazleek har dezakete parte. Lanak bidaltzeko epea abuztuaren 2an itxiko da.
'Gernikako bonbardaketa eta bakea' gaiaren inguruan idatzitako poemak eta ipuinak ahal izango dira bidali Argentinako bost euskal etxe hauek deitu duten lehiaketara. Rosarioko Zazpirak Bat, Chacoko Kotoiaren Lurra, Paranako Urrundik elkartea, San Nicolaseko Euskal Etxea eta Santa Feko Gure Etxea izan dira lehiaketaren antolatzaileak. Rosarioko euskal etxeak Gernikaren inguruko beste literatur lehiaketa bat ere jarri du abian, baina kasu honetan euskal etxeetako ikasle eta irakasleei zuzendua (ikus, hemen).

Bost euskal etxeok antolatu duten lehiaketan 15-85 urte bitarteko lagunek har dezakete parte, berdin da euskal etxe bateko kide izan ala ez. Lanak poesia edo ipuinak izan daitezke eta 5 orrialdeko luzera izan dezakete gehienez. Lanen aurkezpena A-4 neurriko orrialdeetan egin beharko da, espazio bikoitzekin idatzia eta ezkerraldean 3 zentimetroko marjinarekin. Lan bakoitza hiru aletan aurkeztu beharko da, portadan izenburua eta izengoitia agertuz. Saria irabaziz gero, egileari lana CDan ere aurkezteko eskatuko zaio.

Rosarioko Euskal Astera bidaia

Lanak gutunazal itxian eta 'Certamen Literario Gernika por la Paz' izenburuarekin aurkeztu beharko dira Rosarioko Euskal Etxean (Entre Ríos kalea, 261, Rosario). Gutunazal horren barruan beste txikiago bat sartuko da eta bertan egilearen datuak (izen-abizenak, Euskal Etxea, nortasun agiria, helbidea, telefonoa, izengoitia eta lanaren izenburua) azalduko dira. Lanak bidaltzeko epea atzo bertan ireki zen eta abuztuaren 15ean itxiko da. Parte hartzaile bakoitzak lan bakarra bidali ahal izango du.

Irabazlearen saria ohorezko diploma eta bidaia bat izango dira, 2007ko Euskal Argentinar Asterako bidaiara. Aurten Rosarioko Euskal Etxeak antolatzen du Euskal Astea eta urriaren 1etik 7ra izango da. Bidaiaren barruan urriaren 5 eta 6ean hotelean egonaldia; egun horietako gosari, bazkari eta afaria; urriaren 7an gosaria eta gaueko Afarirako txartela eta larunbat gauean (6a) egingo den ikuskizunerako sarrera egongo dira. Sari banaketa Euskal Argentinar Astean egingo da. Lan irabazlea lehiaketa antolatzen duten euskal etxeen eta/edo FEVAren web gunetan argitaratuko da. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, bidali e-maila hona.


Lotura interesgarriak

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea
www.zazpirakbat.com

Kotoiaren Lurra, Chacoko Euskal Etxea
www.chaco.gov.ar/centrovasco

Paranako Urrundik Euskal Elkartea
www.urrundik.com.ar

San Nicolaseko Euskal Etxea
www.euzkalnik.com.ar

Euskal Asteko euskara ikasle eta irakasleentzako lehiaketak
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko ekainaren 26ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia