euskal diaspora eta kultura
2011/03/01
PUBLIZITATEA
Laprida, Argentina. Ekitaldiak datorren larunbatean hasiko dira, Arturo Campion-eko arduradun batzuk goizeko hamaiketan herriko Radio FM 100 Evolución 95.1 irratiko Las mil y un historias saioan parte hartzearekin.
Arratsaldeko sei t'erdietan, berriz, Guregandik urtekariaren seigarren zenbakia aurkeztuko da. Urtean behin argitara ematen den aldizkari hau elkarteak berak plazaratzen du, kide eta lagun dituen irakasle eta ikertzaileen lanekin. Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxearen egoitzan egingo da ekitaldia, 18:30etan eta aurkezpena urtekariaren 6. zenbakiari dagokio.
Geroago, iluntzeko zortzietan, esker-emate meza egingo da, elkartea sortu zeneko zortzigarren urtearen karietara. Arturo Campion elkartea Lapridan bertan sortu zen eta 2003ko apirilaren 5ean gauzatu zuen bere sorrera-bilera.
Elkarteko kideek euren barne lanetan segituko dute bilduta igandeko arratsaldeko seiak arte. Bazkideak, lagunak eta publikoa oro har gonbidatua dago ateak zabalik egingo den egitarau osora, azaldu du Arturo Campionen Azpibatzordetik Maria Ester Arrondok.
-Erakundearen webgunea: www.arturocampion.com.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus