euskal diaspora eta kultura
2010/03/10
PUBLIZITATEA
Laprida, Argentina. Elkarte antolatzaielak berak plazaratutako ohar batean esaten denez, joan den larunbatean, martxoaren 6an, goizean hasi ziren heltzen Lapridara Ikasketa Guneko kideak, berehala Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxeko bazkide eta buruzagiekin gosari baten inguruan bildu, eta indoren bertako irrati batera joateko, asteburuko bileraren jakingarriak azaltzearren, eta irratian 'euskal gaia' delakoren inguruan galdetutako galderei erantzunez.
Senidetasun bazkari baten ondoren --Arturo Campioneko kide eta buruzagiak, bertako EEkoak eta FEVAkoak ere partaide-- bilera administratiboari ekin zitzaion. Besteak beste, positibotzat jo zen taldearen jokabide akademikoa Unibertsitatetan eta beste instantzia batzuetan, kideek indarrean dauzkaten ikerketa proiektuen berri eman zen, emandako eta ematen ari diren hitzaldiak, Guregandik urtekariak Argentina barru zein kanpoan lortutako hedadura eta arrakasta aztertu zen...
Guregandik-en zenbaki berri bat
Oharrak segitzen du esanez bileran erronka akademiko berriak finkatu zirela 2010erako, tartean Guregandik-en zenbaki berri bat ateratzea, eta elkartea Argentinako eta kanpoko beste elkarte akademiko batzuekin lotzea. Azkenik, aurtengorako jokabidearen lerro nagusiak erabaki ziren eta deia luzatu zitzaien kideei aurten euskal etxeetan edo beste edozein lekutan euskal gaiez emateko eskaintzen diren hitzaldien zerrenda osatu ahal izateko norberaren gaiak edo ekarpena adieraz dezaten, zerrenda hori lehen bait lehen soatu eta interesatuei banatu ahal izateko. Elkartera bildu diren bazkide berrien eskerak aztertu eta onartu ziren eta, azkenik, eguneko bestelako gaiak amaituta, prentsaurreko eskaini zen.
Ondoren eta gaueko zortzietan herriko San Joakin eta Santa Ana elizan meza izan zen, bederatzietan Euskal Etxean 'Guregandik' urtekaria aurkeztu zen, eta Lapridako Euskal Etxeko Liburutegiak urtero antolatzen duen euskal gaiei buruzko galdera-erantzun lehiaketaren berri eman zen, irabazleen izenak emanez eta sariak banatuz, eguna jatetxe batean amaitzeko, alkartasun afarian.
Errekia Gure Etxean
Igande goizez, berriz, bilera informala egin zen, jarraian errekia jateko 'Establecimiento Gure Etxea' izenekoan, hiritik gertu. Hor elkar gizarteratzea landu ondoren, erraz antzeman ahal izan zen zirkulu gehienetan jorratutako gaiak euskal gaiei lotuak izan zirela. Bazkalostea behar bezala egin ondoren, partaideek etxeratzeari ekin zioten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus