euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako 2017 Euskal Asteko Programa: Gaur hasiko dira San Nicolasen igandera arte luzatuko diren ekitaldiak

2017/11/06

2017ko Euskal Aste Nazionaleko logotipoa
2017ko Euskal Aste Nazionaleko logotipoa

PUBLIZITATEA

Iritsi da. San Nicolaseko Euzkal Etxea antolatzaile, azaroaren 6tik 12ra izango da aurten Argentinako Euskal Aste Nazionala. Astean zehar Euskal Herriko kultur adierazpen ugari eta euskal kulturaren lagun frango bilduko dira hirian diasporaren jai handi honetaz gozatzeko. Festaren baitan Euskal Etxeak daraman ‘Etxe Nasaia’ programa solidarioaren 15. urteurrena ere ospatuko dute, General Rojo herrixkan, 350 bat ume gonbidatu.

San Nicolas, Argentina. Euskal diaspora argentinarreko jai handiena da Euskal Astea eta Argentinako eta inguruko herrialdeetako euskal gizataldearen nortasuna eta interesak saiatzen da islatzen. Aurtengo berezitasunak asko izango dira: alde batetik, Etxe Nasaia proiektu solidarioaren 15. urteurrena ospatuko dute sannicolastarrek, hiritik 20 bat kilometrora dagoen Gral. Rojo herrixkan eta 350 umeri begira. Herriko hainbat kooperatibak eta elkartek ere hartuko dute parte. Beste alde batetik, omenaldi batzuk ere egingo programaren baitan, Gernikako Bonbardaketaren, Matxitxako batailaren eta Eresoinka abesbatzaren sorreraren 80. urteurrenean.


San Noclaseko Euskal Etxeko lehendakari Damian Cebey Euskal Asteko programaz mintzo

Hona programa:

Azaroaren 6an, astelehena
-19etan, Miguel Echevarriaren ‘Vascos de allá; vascos de acá’ pintura erakusketaren inaugurazioa Hiriko Legebiltzarrean (Consejo Deliberante). Erakusketa aste osoan zehar ikusi ahal izango da, 10etatik 22etara, Hiriko Legebiltzarrean eta 501. Zenbakiko Arte Eskolan
-19:30etan, Hezkuntzari buruzko hitzaldia, Graciana Goicoecheandia hizlari eta Buenos Aires probintziako Kultura eta Hezkuntza Zuzendaritzak eta Euskal Etxeak antolatuta. Hiriko Legebiltzarrean izango da.
-21etan, ‘Hodeietarantz’ izeneko argazki erakusketaren inaugurazioa Euskal Etxearen egoitzan. Argazkiak San Nicolaseko Mendizaleen Elkartearenak dira. Aste osoan zehar ikusi ahal izango da, 10etatik 22etara, Euskal Etxean
-21etan, Juan Carlos Ibarrolaren Euskal Herriko Baserrien erakusketaren inaugurazioa Euskal Etxearen egoitzan. Aste osoan zehar ikusi ahal izango da, 10etatik 22etara, Euskal Etxean

Azaroaren 7an, asteartea
-19etan, ‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketaren inaugurazioa. Aste osoan zehar ikusi ahal izango da, 10etatik 22etara, ‘José Félix Bogado’ Hiriko Auditoriumean (Maipu 22)
-19etan, 80. urteurreneko urtean, Matxitxakoko itsas gudari buruzko erakusketaren inaugurazioa. Materiala Donostiako Matxitxako Elkarteak bidalitakoa da. Aste osoan zehar ikusi ahal izango da, 10etatik 22etara, ‘José Félix Bogado’ Hiriko Auditoriumean (Maipu 22)
-19:30etan, Euskal Zinea, lehenengo emanaldia Hiriko Auditoriumean, Carlos Gabilondoren eskutik. Hautatutako izenburuak: Hannot Mintegiaren “Gernika. Markak” (2017); eta Oihane Pardo Perezen “La batalla de Matxitxako” (2017)

Azaroaren 8an, asteazkena
-10etatik 12etara, Artisten Topaketak. Euskal Herritik etorriko diren margolari eta musikariak San Nicolaseko arte eskoletako ikasleekin bilduko dira 501. zenbakiko Arte Eskolan
-19:30etan, Euskal Zinea: Angel Katarainen “Zulueta, azúcar moreno” (2017) eta Gabriel Gilen “Gure historiak soinu ezberdina izango luke” (2015) Hiriko Auditoriumean

Azaroaren 9an, osteguna
-9:30etatik 15etara, Etxe Nasaia programaren 15. urteurrena. Hilero bezala, Euskal Etxeko sukaldariek ikasle multzo handi batentzat prestatuko dute bazkaria. Hitzordua Gral. Rojo herriko Kooperatiba Elektrikoko kanpinean. Campos Salles, La Emilia eta Conesa herrietako lagunek ere hartuko dute parte baita herrietako beste kooperatiba eta elkarteek ere. Euskal Herriko musikariek joko dute eta dantzariek euskal dantzak eskainiko dizkiete bildutakoei.
-17:30etatik 19etara, Artisten Topaketak. Euskal Herritik etorriko diren margolari eta musikariak San Nicolaseko arte eskoletako ikasleekin bilduko dira 501. zenbakiko Arte Eskolan
-19:30etan, Kale kontzertua Mitre Plazan, Michel Etcheverry, Xabaltx eta Mikel Urdangarin (Euskal Herritik etorritako) musikariekin

Azaroaren 10ean, ostirala
-8etan, Ordezkaritzen harrera Euskal Etxean. Gosaria
-10etan, San Nicolaseko alkate Manuel Passagliak Eusko Jaurlaritzako, Asamblea Nationale-ko (Jean Lassalle) eta FEVAko agintariak jasoko ditu
-11etan, Liburu dohaintza Hiriko Legebiltzarrean
-12etan, bazkaria
-15etatik 18etara, Mintzodromoa Abokatuen Elkartean
-15etatik 18etara, ‘Historia Kontatuz’ topaketa, Mikel Ezkerro hizlari
-19:30etan, 2017ko Euskal Aste Nazionalaren inaugurazio ofiziala Mitre Plazan. Banderak altxatuko dira ete ereserkiak abestuko, kolektibitateko ordezkariak eta hiriko agintariak partaide
-20etan, Abesbatzen Topaketa “Rafael de Aguiar” Udal Antzokian, Buenos Aires (Euskaltzaleak), Villa Maria, Viedma-Patagones, Cañuelas eta San Nicolas hirietako euskal koruak partaide. Euren emanaldietan Eresoinka abesbatzaren 80. urteurrenean, omenaldi bat egingo diete Argentinako euskal kantariek abesbatzari. Eresoinkari buruzko dokumental bat proiektatuko da. Jarraian, Michel Etcheverry, Xabaltx eta Mikel Urdangarin abeslarien kontzertua
-23etan, Taska eta erromeria Belgrano Clubean

Azaroaren 11an, larunbata
-8etan, Ordezkaritzen harrera Euskal Etxean. Gosaria
-10etan, FEVAren bilera, Euskal Etxean
-10etan, Dantza Zuzendarien bilera, Antzokian
-10etan, Liburuzainen bilera Euskal Etxean
-10etatik 18etara, Mus txapelketa
-13etan, Bazkaria Belgrano Klubean
-15etan, Pilota txapelketa, 12 de Octubre Klubean
-15etatik 17:30etara, ‘Gizakiak, herriak, eskubideak’ eztabaida, Gure Esku Dago elkarteko Anjel Oiarbide erreferentea partaide. ‘Elkarrekin-Together’ dokumentalaren aurkezpena, Auditoriumean
-18etan, Danborrada eta Kalejira Mitre Plazatik Antzokira
-19etan, Dantza Erakustaldia.
-22:30etan, Taska eta Erromeria Belgrano Klubean

Azaroaren 12an, igandea
-11etan, Meza hiriko katedralean, Frankismoak hildako hamalau apaizak gogoan.
-11:45etan, Omenaldia Mitre Plazan dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean. Michel Etcheverryk eta bere musikariek edertuko dute zeremonia
-12etan, Plaza dantzak Mitre Plazan
-13:30etan, Bazkaria Belgrano Klubean

Informazio gehiago eskuratzeko kontatu helbidea, snvascasn@hotmail.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia