euskal diaspora eta kultura
2012/02/28
PUBLIZITATEA
Jose C. Paz, Argentina. Astelehenean, eguerdi aldean, Manuel Belgranok Parana ibaiertzean duela berrehun sortu zuen bandera mastan gora igotzeko ekitaldia egin zen Jose C. Paz-en. Herriko Manuel Belgrano plaza txikia geratu zen ospakizunera bildutako jende guztia egokitzeko.
Bertan zeuden, besteak beste, herriko alkate Carlos Norberto Urquiaga eta udal eta herri-mailako hainbat hautetsi eta ordezkari. Hor zen baita ere herria XIX. mende amaieran sortu zuen Altube oñatiarraren biloba, Nelly Altube, eta baita euskal eta alemaniar gizataldeetako ordezkariak, tartean 'Toki Eder' Euskal Etxeko lehendakari Maria Angeles Oñederra.
Mintzatu ziren Alberto Fernandez historialaria eta Urquiaga alkatea. Ondoren dantza emanaldi bat burutu zen. Hona bideoa Fernandez historialariaren hitzekin:
Video con las palabras del Historiador paceño.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus