euskal diaspora eta kultura
2012/03/30
PUBLIZITATEA
Santiago, Txile. Segitzen dute Txileko Santiagon Mercocur 2012 Hego Ameriketako Mus Txapelketako partida eta ekitaldiak. Egitaraua martxoaren 28tik 31era ari da garatzen Santiagon, bertako euskal etxearen egoitzako instalazioetan, hiriburu txiletarreko Euzko Etxea bere buruaren Mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien baitan.
Txapelketa asteazkenean hasi zen, Euzko Etxean egin zen zeremonian Argentina, Uruguai, Peru eta Txile beretik etorritako muslariei eskainitako harrera ekitaldi batez, non musika arloko kolorea Txileko Eusko Abesbatzak eta Itxaropen Gaztea dantzari taldeak ipinin zuten, folklore txiletarra lantzen duen Los Huasos Hidalgos taldearekin batera, ondoren inaugurazio-koktel bati ekinez.
Atzo eta gaur, ostegun eta ostiralez, eta agian bihar larunbat goizez ere mus partidak gauzatuko dira eta hortik aterako diren bikote garaileek bihar larunbat iluntzean, 20:30etatik aurrera egingo den gala-afarian jasoko dituzte txapelak. Partaideek oro har oroigarri bat jasoko dute. Itxaropen Gazteko dantzariak eta Arco Iris folklore taldeko kideek edertuko dute ekitaldia.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus