euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina, Uruguai, Estatu Batuak eta Hungariako irakurleek irabazi dute zozketako euskal kultur liburu sorta

2012/11/07

Hasier Etxeberria kazetariaren "Euskal sukaldaritzaz" lana Euskal Kultura Saileko liburuetako bat da
Hasier Etxeberria kazetariaren "Euskal sukaldaritzaz" lana Euskal Kultura Saileko liburuetako bat da

PUBLIZITATEA

Interes handia sortu du gure irakurleen artean Etxepare Euskal Institutuaren Euskal Kultura Saila bildumako liburuen zozketak, eta asko izan dira parte hartzeko izena eman dutenak. Herrialde askotik heldu zaizkigu partehartzaileak, eta zozketaren emaitzak munduan zehar sakabanatu ditu jokoan zueden bost liburu sortak. Irabazleak Argentinako Lidia Martha Etchart eta Marcial Agostini Zubillaga, Uruguaiko Maria Angelica Irazabal Arrospide, Estatu Batuetako Miren Edurne Rementeria Artiach eta Hungariako Bernadett Hajdu dira. Datozen egunetan etxean jasoko dute euskal kulturari buruzko liburu bilduma bana. Zorionak!

Donostia-San Sebastián. Interes handia piztu du Euskal Kultura Saileko liburu sorten zozketak, eta agindu bezala, hemen dira bost irabazleen izenak: 

-Lidia Martha Etchart, Pilar, Buenos Aires, Argentina
-Maria Angelica Irazabal Arrospide, Trinidad, Flores, Uruguai
-Miren Edurne Rementeria Artiach, Boise, Idaho, Estatu Batuak
-Bernadett Hajdu, Albertitsa, Hungaria
-Marcial Agostini Zubillaga, La Plata, Argentina

Datozen egunetan etxean jasoko dituzte Etxepare Euskal Institutuak Euskal Kultura Sailean orain arte argitaratu dituen hamar liburuak. Hirueletan (euskara, gaztelania eta ingelesa) plazaratu dira liburuok, beraz irabazleek ulertzeko arazorik ez dutela izango espero dugu, izan Uruguaien edo izan Hungarian.

Partaidetza handia

Zozketak sortu duen interesa handia izan da. Partehartzaile batzuk Euskal Herrikoak izan dira, baina gehienak, zalantza izpirik gabe, kanpotik heldu zaizkigu: Txile, Argentina, Venezuela, Espainia, Frantzia, Holanda, Estatu Batuak, Uruguai, Mexiko, Kolonbia, Brasil, Alemania, Peru, Australia, Italia, Kanada, Zeelanda Berria, Erresuma Batua, Errusia, Hungaria, Txekia eta Gales.

Nazioartean, Argentinatik etorri zaizkigu partaide gehienak, asko eta asko euskal etxeak dauden herrietakoak. Halabaina, euskal kulturari buruzko liburu sorta honek Diasporako euskal komunitateaz gaindi ere sortu du jakinmina. Horrela, leku berrietatik ere jaso ditugu partehartzeak. Hona batzuk:

-Holandan: Wageningen
-Frantzian: Villeneuve-la-Garenne
-Estatu Batuetan: Murrells Inlet (SC),  Fairfield (CT), Pacifica (CA), Chicago (IL), Medford (Massachusetts), Archdale (NC), Olympia (WA)
-Alemanian: Konstanz
-Kanadan: Alberta
-Italian: Pellaro di Reggio, Calabria
-Zeelanda Berrian: Auckland
-Hungarian: Albertitsa
-Txekian: Praga, Uherske Hradiste
-Erresuma Batuan: Hastings, East Sussex
-Errusian: Mosku
-Galesen: Ceredigion

Denon artean egiten dugun EuskalKultura.com leku berri hauetara iristen dela pentsatzeak biziki pozten gaitu, beraz esker mila zozketan parte hartu duzuen guztioi!

Eta oraingoan zorterik izan ez duzuenoi, gogoratu Etxepare Euskal Institutuaren webgunean liburuak PDF formatoan deskarga ditzakezuela, doan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia