Vitoria-Gasteiz. Urtarrilaren 11ko EHAA buletin ofizialean argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2022ko abenduaren 20ko Ebazpena, Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzen dizkiena atzerriko euskal gizataldeetako kideen artean premia larrian daudenei eta euren laguntza-beharrei erantzuteko 2022ari diokionez.
Orotara 212.000 euro banatu dira 95 pertsona onuradunen artean, Argentina, Kolonbia, Kuba, Peru, Txile eta Venezuelan. Horietarik:
-Argentinakoak 14 onuradun izan dira, 9 euskal etxe bitartekari
-Kolonbiakoa bakarra
-Kubakoak 42, herrialdeko euskal etxe bakarrekoak
-Perukoa, bakarra
-Txilekoak 20, hiru euskal etxe bitartekari
-Venezuelakoak 17, bi euskal etxe bitartekari
Informazio zehatza eta xehetua Ebazpenean irakur dezakezu, hemen.