Vitoria-Gasteiz. Abenduaren 20ko EHAA buletin ofizialean argitaratu du Eusko Jaurlaritzak, Europar Batasuna eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2022ko abenduaren 5eko Ebazpena, Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzen dizkiena atzerriko euskal gizataldeetako kideen artean premia larrian daudenei eta euren laguntza-beharrei erantzuteko 2023ari diokionez.
Orotara 212.000 euro banatu dira 88 pertsona onuradunen artean, Argentina, Kolonbia, Kuba, Peru, Txile eta Venezuelan. Euretarik:
-Argentinakoak 19 dira, (Euskal etxeen herriak, Buenos Aires, Chacabuco, José C. Paz, La Plata, Laprida, Mar del Plata, Río Cuarto, Rosario, Tandil eta Maipú) diru-kopurua orotara, 32.421, 60 euro
- Kolonbiakoa, 1 (Caldas), diru-kopurua orotara, 155,15 euro
- Kubakoak, 33 (Habana), banatutako diru-kopurua orotara, 103.794,57 euro
- Perukoa, 1 (Trujillo), diru-kopurua, 1.718,64 euro
- Txilekoak, 16 (Vila del Mar-Valparaíso eta Santiago), diru-kopurua orotara, 29.981,30 euro
- Venezuelakoak, 18 (Caracas eta Carabobo), diru-kopurua orotara, 43.928,73 euro
Dirulaguntzen xehetasunak, kopuru zehatzekin herrialdeka, izen-deitura eta euskal etxe bitartekariekin behar bezala xehetuak hemen kontsulta daitezke.