Necochea, Argentina. Pilota munduan dabitzatenek, Argentinan zein nazioarteko txapelketetan, ezagutzen dute Necocheako Joseba Bilbao. Txikitandik Necocheako Euzko Etxeko partaide, halaxe izan dira baita ere bere familiako hiru belaunaldi, bere aitona Alfredo Bilbao, aurten 75 urte betetzen ari den Euzko Etxeko fundatzaileetakoa izan baitzen, eta Josebaren aitak ere, Carlosek, iaz joana, bere onenak eman baitzizkion guztion bigarren etxea izan den erakunde honi. Eta zer esanik ez Hernanin hainbat urtez bertakoei euskara irakasten ibilitako bere arreba Maitez.
Joseba pertsona estimatua da ez bakarrik baina bereziki Necochean, euskal komunitate barne eta kanpoan. Necochean daukan izen onaren berri ematen dute azken urteotan eman dizkioten sari eta aitorpenek, horien artean aipa daiteke Necocheako Hiriak "Hijo Dilecto de la Ciudad de Necochea" izendatu izana; edo hiriko sinboloa den "Puente Colgande de Oro", hiriko kirol kazetariek emana. Gaztea izan arren, pilotan aritzeko adinean gora ari dela, honako solasaldia izan du berarekin TSN Noticias atariko "Elkarrizketak berrogeialdian" saioak, bere ibilbideas, pilotaz, berrogeialdiaz, planez eta etorkizunaz.
Joseba Bilbaoren bideoa TSN Necochea-ko 'Pará la pelota'-ko 'Entrevistas en cuarentena' saioan