euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina: Hona Diasporatik, Donostiako Danborradako sei pieza nagusiak jotzeko tutoriala, FEVAren eskutik

2021/01/19

FEVAk Facebook bidez zabaldu duen Danborradaren tutoriala, Jose Gutierrez eta Jorge Rabuffetti danbor nagusien eskutik
FEVAk Facebook bidez zabaldu duen Danborradaren tutoriala, Jose Gutierrez eta Jorge Rabuffetti danbor nagusien eskutik

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. San Sebastian eguna da asteazken honetan, eta aurtengoa urte berezia izanik, pandemiagatik Donostian bertan ekitaldi publiko nagusiak eta festa bera orain arte ezagutu izan dugun bezala bertan behera geratuta, herritarren gogoak bizi-bizirik dirau. Batetik, esperantza pandemia egoera gainditzen denean egiten segituko den betiko festan ipinita.

Eta bestetik, aurten ere, beste modu batera, baina gogoz --hitzak izan ditzakeen bi zentzuetan-- festa ospatuko delakoan, bakoitzak ahal duen moduan, norberaren etxetik, sare sozialak eta bateko eta besteko pantailak medio, edo bihotzaren indar hutsez bat eginik egun honek eta danborradak isurtzen duen partaidetza sentimendua lagun.

Munduko euskal etxe eta danborrada gehienak ere bertan behera, aste honetan lehenago aurreratzen genuen bezala, Argentinako Necochean, formato txikian eta ez inola ere urtero antolatzen duten festa handiarekin alderagarri, baina egingo dute danborrada bertako euskal etxe kanpoan danborrada apalago bat, musukoak eta segurtasun tarteak errespetatuz.

Munduko beste leku batzuetan zuzenean ez da egingo, hala baieztatu digute, esaterako, danborrada festa handia eta erabat finkatua den Mexikoko Euskal Etxetik, gogoa bizkor, baina aukera normalduago baten bila.

Bitartean, eta izpirituak goiari eutsi diezaion, entsetzen segitzea dagokigu. Hona Argentinako FEVA euskal etxeen federazioak egin eta Facebookez zabaldutako tutoriala. Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko Jose Gutierrez eta Jorge Rabuffetti danbor nagusiek azlatzen dute nola jo Sarriegiren sei pieza nagusiak. Eskerrik asko eta gora Donostia!


Sarriegiren sei pieza tradizionalak nola jo azaltzen duen FEVAren tutoriala



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia