Buenos Aires, Argentina. FEVAk plazaratutako oharrari Eusko Jaurlaritzarena gehitu behar zaio. Gogora dezagun Fernandez presidenteak, COVID-19a dela-eta Argentinan zorroztu eta areagotu behar dituzten neurri berriak ostiralean aurkezterakoan, Euskadiren kasua aipatu zuela Argentinarentzat zer nahi ez duen eta zein bide hartu behar ez den adibide bezala, esanez: "norberak, Europan izan dituzten esperientzia batzuk baldin baditu, norbera konturatzen da osasun-sistema kolapsatzen denean heriotza-tasa bikoiztu edo hirukoiztu egiten dela". "Eta horixe gertatu zen, hain zuzen, Euskadin, erietxeetako arreta saturatu zenean, eta tamalez, nor salbatuko zen eta nor hilko zen aukeratu behar izan zenean. Guk ez dugu hori pasatu behar izan, eta ez dugu pasatu nahi ere", adierazi zuen Fernandezek.
Adierazpen horiei berehala erantzun zion FEVA Argentinako Euskal Elkarteen Federazioak, eta baita Jaurlaritzak berak ere.
Hona jarraian, esandakoa salatuz FEVAk zein Eusko Jaurlaritzak plazaratutako bi testuak (gutuna eta prentsa oharra):
FEVAren gutuna:
Eusko Jaurlaritzaren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritzaren gutuna: