euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina: euskal gizataldeari buruzko bideo bat saritu dute unibertsitate arteko ‘Zientziak axola du’ lehiaketan

2021/02/23

‘Zientziak axola du’ lehiaketan 2. saria irabazi zuen bideoa
‘Zientziak axola du’ lehiaketan 2. saria irabazi zuen bideoa

PUBLIZITATEA

Jose C. Paz, Argentina. RedIUP-Zientzia eta Teknologia Zabaltzeko Unibertsitate arteko Sareak antolaturik, ‘Zientziak axola du: ezagutza fidagarriak komunikatzeko erronka ziurgabetasun eta infodemia garaian’ bideo lehiaketak helburu argia du: “pandemia eta postpandemia une hauetan, Unibertsitatean sortzen diren ezagutzak balioesten dituzten komunikazio publikoko pieza originalen sorkuntza sustatzea”.

Noelia Villarroel-ek eta Celeste Castiglionek aurkeztutako lanak bigarren saria lortu du. Bideoan, Jose C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxearekin batera lan egiteko esperientzia aipatzeaz gain, euskal argentinar gizataldearen erreferente batzuei egindako elkarrizketen zati batzuk ere ikus daitezke. Elkarrizketatuen artean, Arantxa Anitua FEVAko lehendakaria eta Magdalena Mignaburu idazlea agertzen dira, pare bat aipatzearren.


['Zientizak axola du' lehiaketaren 2. saria lortu duen bideoa]

Villarroel eta Castiglione UNPAZ eta CONICETeko irakasle eta ikertzaileak dira eta jardunbide luzea dute migrazioei buruzko ikerketetan. Bideoan laburtutako materiala proiektu zabalago baten parte dira. Proiektuaren izena “Euskal diasporaren kontaketak. Euskadin garatutako berdintasun politika publikoei buruz, ama eta alaben belaunaldien arteko errepresentazioak” (2019-2020) da eta euskal argentinar diasporako hamar bat emakumeri egindako elkarrizketek osatzen dute. Ikerketa aurten argitaratuko da, urtea amaieran, aurreikusten dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia