euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina eta Uruguaiko Euskal Etxeetako ikasle eta irakasleek badakite “euskara dela euskaldun egiten gaituena”

2016/12/06

Uruguaiko Euskara Ikasleak 2016ko Euskararen Egunean
Uruguaiko Euskara Ikasleak 2016ko Euskararen Egunean

PUBLIZITATEA

“Ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?” dio ‘Euskal Herrian Euskaraz’ abestiak. Diasporako ikasle eta irakasleek ondo baino hobeto dakite hori eta sendo eusten diote euskara ikasteari, Euskal Herritik hamabi mila kilometrora bizi izan arren, euskaldunak sentitzen eta euskaldunak direlako. Ospakizuna egun batean egiten da; euskara, ordea, urte osoko erronka da Hego Amerikako euskaltzaleentzat.

Buenos Aires, Argentina. Abenduaren 3an ospatzen da Euskal Herrian eta euskal diasporan Euskararen Nazioarteko Eguna. Abenduan sartuta eta udarako egun gutxi geratzen direnean, Hego Amerikako euskal etxeetan, ENErekin batera urte amaierako jaia ere ospatzen da. EuskalKultura.com-eko gaurko artikuluan, Argentina eta Uruguaiko Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldien berri hasiko gara ematen; ospakizunen argazki galeria datozen egunotan osatuko dugu. Zure euskal etxearen informazioa oraindik bidali ez badiguzu, egin ezazu orain info@euskalkultura.com helbidera, edo Argentina edo Uruguaitik idazten baduzu, otegui@euskalkultura.com-era.

Gogoratu Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxean aurreratu zutela ospakizuna eta azaroko azken asteburuan egin zutela. Jaian, euskararen gaurko egoerari buruzko hitz batzuk esan ondoren, instituzioko urteko ekintzak erakutsi zituzten Etxekoek bideo baten bidez.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia