euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina eta Txileko nafar etxeetako gazteek Iruñean bukatu dute 2008ko Nafarroa Nazioarteko Ikastaroa

2008/07/30

Miguel Sanz lehendakariak harrera egin die ikastaroan parte hartu duten gazteei (argazkia Navarra.es)
Miguel Sanz lehendakariak harrera egin die ikastaroan parte hartu duten gazteei (argazkia Navarra.es)

PUBLIZITATEA

Eguerdi honetan itxi da Nafarroako Nazioarteko Ikastaroaren azken edizioa, Nafarroako Jauregian egin den ekitaldi ofizialarekin. Nafarroako lehendakaria Miguel Sanz bertan izan da eta berarekin batera Txile eta Buenos Aireseko nafar etxeetako lehendakari ohiek ere ez dute ikastaroaren itxiera ekitaldia galdu nahi izan. Azken bi asteetan Buenos Aires, Rosario, Mar del Plata, Bolivar, Mendoza eta Txileko Nafar Etxetik etorritako 41 gaztek euren arbasoen lurra ezagutzeko aukera izan dute ikastaro honi esker.

Iruñea, Nafarroa. Gaur eguerdian bukatu da Nafarroako Nazioarteko Ikastaroaren edizio berri bat, Nafarroako Jauregian egin den ekitaldiarekin. Bertan izan dira Miguel Sanz, Nafarroako lehendakaria, ikastaroan parte hartu duten Argentina eta Txileko nafar etxeetako 41 gazteak, Nafarroako Gobernuaren bozeramailea, Alberto Catalán, eta Iruñeko alkate Yolanda Barcina, besteak beste.

Diasporako nafarren aldetik gazteekin batera bertan izan dira Txileko Nafar Etxeako lehendakari ohia, Agustín Otondo Dufurrena, eta Buenos Aireseko Nafar Etxeko lehendakari ohi Cándido Elizalde. Ekitaldian gainera gazteek euren etxeetako lehendakarien mezuak irakurri dituzte, horien artean, Txileko Nafar Etxeko Francisco Otondoren mezua, Buenos Aireseko Crisanto Ayanzena, Rosarioko Fernando Latasarena, Mar del Platako Oscar Esparzarena, Bolivarreko Miguel Ángel Lasarena eta Mendozako Esteban Nietorena.

Nafarroa esaldi batean

Ekitaldian 'Nafarroa esaldi batean' lehiaketako sariak ere banatu dituzte. Lehiaketa honetan ikastaroan parte hartu duten gazteei esperientziak sortu dizkien sentimenduak esaldi bakarrean azaltzeko eskatu diete antolatzaileek. Irabazlea Mar del Platako María del Pilar Sarasa izan da, “Reino de Navarra: Tierra sin fronteras… para el asombro” esaldiarekin; bigarrena Buenos Aireseko Joaquín Ayanz, “Navarra, un hogar lejos de tu casa” esaldiarekin eta hirugarren Bolivarreko Valeria Alejandro Lozano, “Navarra, sentimientos encontrados”-ekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia