euskal diaspora eta kultura
2010/08/09
PUBLIZITATEA
Iruñea, Nafarroa. Nafarroako Gobernuko lehendakariak itxiera ekitaldian egindako hitzetan adierazi die ikasleei agian bertan eskuratutako ezagutzak euren herrialdeetako ikasle bizitzan, lanbide bizitzan eta bizitza pertsonalean zabalduko dituztela. "Horrez gain, egunotan eskuratutako ezagutzaren bidez lurralde honekiko, zuon arbasoena den lurralde honekiko engaiamendua indartzea lortu badugu, eta herri konprometitu, ireki, unibertsal, berritzaile eta sortzailearen irudia proiektatu badugu, gure asmoak zinez beteta egongo dira", gehitu du Miguel Sanzek.

Ekitaldian Alberto Catalán Gobernuaren eledunak eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak, Lola Eguren Erakundeekiko Harremanetarako zuzendariak, Crisanto Ayanz Buenos Airesko nafar etxeko lehendakariak eta Elsa Nora Poza Rosarioko nafar etxeko zuzendaritza batzordeko ordezkariak hartu dute parte.
Done Jakue Bideari eskainitako ikastaroa
Hamahirugarren edizio hau 'Done Jakue Bidearen egituraketa' izenburupean antolatu da, horixe --Santiago bidea-- gai nagusitzat harturik. "Erromesaldia ikuspuntu askotatik jorratu da (historia, arkitektura eta arte ondarea, turismoa...). Horrez gain, bidea oinarri hartuta, garapen esparru berriak ezagutarazi dira, hala nola ingurumena, energia berriztagarriak eta komunikazioak, baita emigrazio historikoarekin eta gaur egungo lankidetzarekin lotutako alderdiak ere", adierazi dute Gobernutik.
Zenbait irteera eginez, merindadeko bost hiriburuak bisitatu dituzte --Lizarra, Erriberri, Iruñea, Zangoza eta Tutera--, baita Foru Komunitateko beste leku aipagarri batzuk ere, hala nola Orreaga, Aralar, Errege Bardeen Natura Parkea, Los Arcoseko abiadura zirkuitua eta Baztan.
Ikastaroaren aurrekontua 69.579 eurokoa izan da, 2008ko edizioan baino %28,6 gutxiago. Orduango aurrekontu osoa 97.425 eurokoa izan zen. Edizio honetan, ikastaroaren parte-hartzaileen kopuruak eta iraupenak ere behera egin dute, gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, adierazi dute Nafarroako Gobernutik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus