euskal diaspora eta kultura
2008/12/15
PUBLIZITATEA
Txileko Santiago. Ostegunean, abenduak 4, Alberto Catalan protagonista izan zuen bisita-programa gauzatu ondoren, Kongresua, ostiralean hasi zen berez, Santiagoko Estadio Español delakoan, hiriburu txiletarreko Nafar Etxearekin harreman hestua duen erakundea azken hau, Estadioak, 1946an sortu zenean, Rufino Melero Lopez de Goicoechea altsasuarra izan baitzuen lehenengo presidente --Euskal Etxeko kide ere izan zen Rufino Melero--, eta urteak geroago Txileko nafar elkartea sortu zenean, 1991ean, ohiko bilera eta biltzeko toki hautatu baitzuen Estadio Española Santiagoko elkarte nafarrak.
Estadio Españoleko presidenteak, Juan Ignacio Maiza Melerok, hartu zuen ostegunean hitza, ongi etorria emanez; ondotik mintzatu ziren Francisco Otondo Otondo, Txileko Nafar Etxeko presidentea; eta Crisanto Ayanz, Argentinako Nafar Etxeen Federazioaren izenean. Nafarroako Gobernuaren izenean, Alberto catalan Gobernuko eledun eta Harreman Instituzionaletako kontseilaria mintzatu zen. Izan ere, Catalanek irakurri zuen eguneko lehenengo ponentzia, "Iragana, oraina eta geroa Nafarroa eta bere Ameriketako etxeen artean" izenburupean, nafarrek Ameriketan emandako lehenengo pausoetatik abiatu eta gaur egungo nafar etxeetarainoko ibilia gainbegiratuz.
Nafarroako Gobernuaren laguntzak
Kontseilariak, bera parte den gobernuarendako nafar immigranteek eta euren ondorengoek daukaten garrantzia azpimarratu zuen, nafar etxeei ematen dizkien laguntzak xehetuz. Esan zuenez, lehenengoz 1984an eman ziren laguntzak azkeneko urtean 440.000 eurotaraino heldu dira. Aintzakotzat hartzen dituzten kontzeptu eta xedeak honakoak dira: nafar etxeetako kultur, kirol eta gizarte ekimenak; emanaldiak, garraioak eta hizlari zein artisten egonaldiak; elkarteen jarduera gastu arruntak; egoitzak eraiki, hobetu eta janzteko lanak eta kultur, kirol eta gizarte ekipamenturakoak.
Baita azpiegitura informatikoa eskuratzeko ere, eta egoitza edo bestelako instalazioak ezartzeko orube edo lokalak erosteko; nafar etxeak, bakarrik edo beste elkarte publiko edo pribatuekin batera bultzatutako kirol, hezkuntza edo asistentzia mailako ekimenetarako; gizatalde nafarrean behar berezian dauden gizabanakoentzako. Aurten sortu berriak dira Nafarroara aldibaterako edo behin-betirako bidaiatu nahi dutenentzako laguntzak. Beharrean dauden nafarrei ere ematen zaizkie eta nafar etxeetako ekimen humanitarioei; edota Argentinako Rosarion aurten eratu den Munduko 22 Azpiko Pilota Txapelketa bezalako ekitaldiak egiteko; edo nafar jatorrizko gazteentzat urtero Iruñean antolatzen den Nazioarteko Nafarroa Ikastaroa gauzatzeko.
Ikuskizuna dantzari guztiak bildurik
Bere aldetik, Crisanto Ayanz, Buenos Aireseko Nafar Etxeko lehendakari eta Fundación Navarra Solidaria elkarteko presidente denak, bazkideentzat eskuragai dauden laguntzetan eta, oro har, laguntza humanitarioetan sakondu zuen. Esteban Nieto Mendozako Nafar Etxeko presidenteak eta Rosarioko Nafar Etxeko ordezkariek elkarteen barne egituraketa aipatu zuten euren mintzaldian. Miguel Angel Lasa, Bolivarreko Nafar Etxeko presidenteak folklore, kirol eta kultur ekitaldien arloan dauden aukeren berri zehatz eman zuen. Eta, azkenik, Francisco Otondo Otondo Txileko Nafar Etxeko lehendakariak, gazteen gaia aipatu zuen, gazteak Zuzendaritza Batzordeetara bildu ahal izateak daukan garrantzia nabarmenduz. Batzordeak antolatu arazook gaika aztertu ahal izateko.
Larunbatean, berriz, abenduaren 6an, eguna Santiagotik Bosgarren Erregiora eginiko bidaian eman zen, bazkaria Viña del Mar-eko Estadio Españolean egin zela. Santiagora atzera, gau partez emanaldi berezi bat egin zuten Txile eta Argentinako sei nafar etxeetako dantzariek, elkarrekin eskainiz jotak, fandango eta arin-arinak eta beste zenbat ohiko nafar dantza.
Autofinantziatzea helburu
Igandean ekitaldian goizean Jose Miguel Zudaire eta Jose Goyena apezek Estadio Españolean emaniko meza batekin hasi zen. Ondotik, batzordeetako lanak azaldu, bozkatu eta konklusioak irakurtzeari ekin zitzaion. Nafar Etxeek gainditu beharreko erronka gisa aipatu zen autofinantziazioarena, egun Nafarroako Gobernuak ematen dituen laguntzak biziki eskertu arren, berez helburu ideiala norbera bere kabuz aurrera egiteko gai izatea bailitzateke. Bazkalostean apezetako bati, José Goyena Saraleguiri, Tafallan sortua baina Txilen urte mordoa daramana, Brasildik pasatu ondoren, esker oneko hitzak eta omenaldi berezia eskaini zioten Nafarroako Gobernuak zein kongresukideek, "iaz 60 urte bete baitziren apeztu zela eta geroztik behartsuenen aldeko gizarte lan eskerga egiten ari dela". Eskerrak eman zitzaizkion baita ere, eta Txileko Nafar Etxeko ohorezko kide izendapena eman zitzaion Antonio Larrosa katalanari, bertako "dantza taldea abiarazten egindako ekarpen handiagatik".
Txileko nafar etxe bakarreko eta Argentinako bost nafar etxeetako ordezkaritzek hartu zuten parte Kongresuan, hamarna etxe bakoitzeko, lau zuzendaritzaren aldetik, eta seina dantza taldearen aldetik, Txilekoen kasuan salbu, bertakoak izanik askoz ordezkaritza zabalagoa bildu baitzuten elkarretaratzera.
KONGRESUKO PARTAIDEEN ZERRENDA
-Nafarroako Gobernua, Alberto Catalán kontseilari-eleduna ordezkari
-Fed. de Hogares Navarros de España, Rosa Mary Ibáñez presidentea medio
ROSARIOKO NAFAR ETXEA (Argentina)
-José María Pérez García
-María Laura Arias
-Alejandro Escalante
-Facundo Iturrat
-Estefanía Nonis
-María Eugenia Rodríguez
-Fernando Latasa Blanco
-Nora Gómez de Iturrat
-José Luis Iturrat
-Francisco Reta
BOLIVAR-KO NAFAR ETXEA (Argentina)
-Rubén Isidoro Unzué
-Pedro Lautre
-Luisina Teruel
-Danisa Grisel Miglierina
-Miguel Angel Lasa
-María Luján Asín
-Nilda Saturnina Ochoa
-Óscar Rubén Lozano
-Susana Fraciela Lazarte
MENDOZAKO NAFAR ETXEA (Argentina)
-Esteban Nieto
-José Luis Marengo
-Ester González
-Marcelo Liberal
-Celina Sáenz
-Julia Cereza
-Inés Bakos
-Lucas Marengo
-David Domínguez
-Carlos Velasco
HEGOALDEKO NAFAR ETXEA (Mar del Plata, Argentina)
-Luisina Valor
-Agustina Sirochinsky
-Pilar Sarasa
-Lucía Zabala
-Ignacio Rau
-Miguel Ángel Ranchi
-Óscar José Esparza
-Emilia Ester Paz
-Junián Martínez
-Graciela Haydee Jaurena
BUENOS AIRESEKO (Argentina) NAFAR ETXEA
-Cecilia Mabel López
-Marina Marta López
-María Eugenia Oliván
-Ariana Miranda
-Marís del Pilar Alderete
-María de lso Ángeles Pedrazzini
-Juan Carlos Costa
-Luis Alberto Barbería
Crisanto Miguel Ayanza
-Marís Rosa Badía de Ayanz
CENTRO NAVARRO DE CHILE (Santiago)
Zuzendaritza:
-Francisco Otondo Otondo
-Juana María Diharasarri
-Agustín Otondo Dufurrena
-Juan Cruz Istilart
-Simón Echenique
-Pedro Arraztio
-Fernando Pérez
-Javier Aguerrea
-Javier Mendiburu
-Eusebio Ilzauspe
-Fernando Álvarez
Dantzariak:
-Mitzi Belmar
-Pilar Duhalde
-Maite Otondo
-María Paz Otondo
-Macarena Pérez
-Constanza Quintana
-Alejandra Urzúa
-Constanza Urzúa
-Diego Arraztio
-Juan José del Río
-Cristopher Ward
-Daniel Zúñiga
-Pedro Arraztio (director)
-Fernando Pérez (director)
Lotura interesgarriak
Nafarroako Gobuernuaren webgunea
www.navarra.es/home_eu
Txileko Nafar Etxearen bloga
www.centronavarrodechile.org
Txileko Nafar Etxea Facebook-en
www.facebook.com/pages/Centro-Navarro/22669371290
Buenos Aireseko Nafar Etxea
www.centronavarro.org
Rosarioko Nafar Etxea
www.centronavarro.com
Espainiako Nafar Etxeen Federazioa
www.hogarna.org
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus