euskal diaspora eta kultura
2010/07/21
PUBLIZITATEA
Iruñea-Pamplona. Argentina eta Txileko nafar etxeetako hogei unibertsitari Nafarroako Nazioarteko Ikastaroaren XIII. edizioan parte hartzen ari dira uztailean. Jarduera hau Foru Gobernuak antolatu du, eta horren bidez, parte-hartzaileek Nafarroako errealitatearen ezagutza sakon eta zehatza lortzea nahi da, hitzaldi, mahai-inguru, bisita, ibilaldi eta bestelako jardueren bidez, adierazi du nafar exektutiboak ohar batean. Gobernuko Eledun eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari den Alberto Catalanek edizio honetako parte-hartzaileak Nafarroako Errege Artxibo Nagusian errezibitu zituen joan den astelehen arratsaldean, gazteei ongi-etorri ofiziala eginez.
Done Jakue Bideari eskainitako ikastaroa
Nafarroako Nazioarteko Ikastaroaren XIII. edizio honen izenburua "La vertebración del Camino de Santiago" da, eta gai nagusia jakobear bidea izango du. Inaugurazio-hitzaldia Juan Ramón Corpas Mauleón Kultura eta Turismo kontseilariak eman zuen astelehenean. Done Jakue Bidera hurbilketa historikoa eginda, komunikabideek ideiak trukatzeko eta gizartea bilakatzeko izan duten garrantzia jorratu zuen kontseilariak.
Oinarri hori izanda, ikastaroan Nafarroako ondareari, turismoari eta ingurumenari lotutako alderdiak ezagutarazi nahi ditu ikastaroak, hitzaldien, mahai-inguruen eta dokumentazio-txostenen bidez. Horrez gain, energia berriztagarriak, komunikabideak, Europako kultura-ibilbideak Nafarroan, emigrazio historikoa eta gaur egungo lankidetza jorratuko dira.
Honela, zenbait ibilaldiren bidez, ikastaroko parte-hartzaileek merindadeetako bost hiriburuak bisitatuko dituzte --Iruñea, Tutera, Lizarra, Zangoza eta Erriberri-- baita Foru Komunitateko beste leku aipagarri batzuk ere, hala nola Orreaga, Aralar, Errege Bardeak, Nafarroako Zirkuitua, Los Arcosen eta Baztan.
Aurten, berrikuntza moduan, taldeka lan eginda, blog bat sortuko da, eta egunero ikastaroaren bilakaerari buruzko informazioa emango da. Blog horretan, ikastaroan parte hartzen duten adituek, bisitatzen diren Nafarroako herrietako biztanleek eta ikastaroko parte-hartzaileek iritziak eman ahal izango dituzte.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus