euskal diaspora eta kultura
2009/05/04
PUBLIZITATEA
Iruñea-Pamplona. Aste honetan --ostiralean-- itxiko da Nafarroako Gobernuak Argentinan eta Txilen behar larria duten pertsonei eskaintzen dien laguntzak eskatzeko epea. Deialdi honen helburua beharra duten gizataldeei bizi baldintzak hobetzeko aukera ematea da. Dirua janaria eta premiazko produktuak erosteko, oinarrizko zerbitzuetan hobekuntzak egiteko eta premia larria duten Argentina eta Txileko nafar jatorriko pertsonei laguntzeko erabiliko da.
Foru Komunitatea 2002an hasi zen laguntza hauek eskaintzen, herrialde hauetan izan zen krisialdi ekonomiko larriak eraginda premiazko egoeran zeuden pertsonei laguntzeko. Laguntzak nafar etxeen bitartez eskatu eta banatzen dira, horrela elkarte hauek bakoitzak bere komunitatearen garapenean duten papera indartuz.
12.000 euro nafar etxeko, gehienez
Nafar etxeek, eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako lekuetako batean aurkeztu beharko dituzte. Nafar etxe bakoitzak eska dezakeen laguntza gehienez 12.000 eurotakoa izango da.
Eskabideak baloratzeko unean lehentasuna izango dute umeei, nagusiei, ezinduei edo medio gutxi dituzten gaixoei zuzenduriko proiektuak eta baita ere premia larria duten nafar jatorriko pertsonei zuzendurikoak. Horrez gain kontutan hartuko da gizatalde onuradunen oinarrizko beharren estaldura; zonaldearen behar egoera eta elkarteak gizarte laguntzan duen esperientzia, besteak beste.
Deialdiaren oinarriak, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus