euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina eta Euskal Herriko dantza taldeek euren onena eman zuten Necocheako 2016ko Dantzaldian

2016/11/17

Tandil eta Tres Arroyoseko dantzariak ikurrina airean
Tandil eta Tres Arroyoseko dantzariak ikurrina airean

PUBLIZITATEA

Euren onena koreografietan, arropetan eta, nola ez, jarreran. Publikoak eskertzen du euskal kultura zabaltzen dantzariek egiten duten lana eta hori txalo beroen bidez islatu zuen  ikuskizunean zehar. Necocheako 2016ko Euskal Argentinar Aste Nazionalari eskainitako artikulu sortako gaurko atalean, larunbateko Galako bigarren zatiari dagokion argazki eta irudi sorta.

Necochea, Argentina. Euskal argentinar diasporaren ekitaldi nagusiarekin jarraituz, Euskal Asteko larunbateko dantza ikuskizuneko bukaeraren berri eta irudiak emango ditugu gaur. Hogeita bost dantza taldek osatu zuten aurtengo dantzen programa eta guztien argazkiak konpartitu nahi ditugu gure irakurleekin.

Larunbat gauean, gainera, Euskal Herritik etorritako Patxi Perez eta Konpania eta Emon taldeek ere erromerietan jo zuten, Euskal Etxean. Eta Euskal Etxeko taberna eta instituzioko sukaldariak zinez lanpetuak ibili ziren, aurreko gauean bezala.


2016ko dantza ikuskizunaren amaieran, Necocheako dantzarien ‘Arin Arin’ eta ‘Kalejira’ (bideoak, EuskalKultura.com)


Patxi Perezekin inor ez zen geratu dantzatu gabe! (bideoa EuskalKultura.com)

Bihar emango dugu argitara 2016ko Necocheako Euskal Aste Nazionalari buruzko kronika sortako azkena.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia