euskal diaspora eta kultura
2008/09/08
PUBLIZITATEA
Santiago, Txile. Larunbatean ospatutako finalekin amaitu zen Txileko Santiagoko I. Euskal Pilota Trinketeko Txapelketa. Adituen arabera maila handia eman dute bertan parte hartu duten hainbat selekziotako pilotariek. Bolivia, Txile, Estatu Batuak, Mexiko, Venezuela, Argentina, Euskal Herria, Dominikar Errepublika eta Urugai izan dira bertan, gisa honetako txapelketa batean azken bi horien lehenengo parte hartzea izan delarik. Eskuz banaka nahiz binaka finalak Euskal Herria-Mexiko izan dira. Banakakoan, Jon Bixintxo Bilbao euskaldunak urrezko domina lortu zuen Edgardo Serralde mexikarraren aurka. Bixintxo lapurtarra Markagailuan agintzen hasi bazen ere, lanak izan zituen Serralde mexikarrari irabazteko eta azken emaitza 30-40 izan zen.
Binakakoan, Iker Gordon eta Inhar Ugarte pilotari euskaldunek Sergio “Che” Beltran eta Sergio Beltran II. pilotari mexikarrak hartu dituzte mendean, lan asko egin ondoren. 40-24 gailendu dira euskaldunak baina markagailuak erakusten duena baino erraztasun gutxiagorekin. Banakakoan nahiz binakakoan partida serio eta onak egin dituzte euskaldunek, mexikarren aurrean irabazi nahi bada beti egin behar dena.
Larruzko Paletan, Iñigo Navarro eta Oier S. De Camara euskaldunak Gaston Inchausti eta Rodrigo Ortiz argentinarrak izan ziren finaleko norgehiagokan. Pala munduan, eta bereziki Larruzko Paletan ezaguna da argentinarrek duten nagusitasuna. Larunbatean, euskaldunen aurrean nagusitasun bera erakutsi eta urrea eraman zuten. Gomazko Paletan berriz, emakumeetan Argentinak Mexikori irabazi zion eta gizonezkoetan Argentinak Uruguai hartu zuen mendean. Antzeman daitekeenez, paletan Argentinak agintzen du. Eskuzko binakako OPEN-ean Waltary-Elorriagak Martin I.-Harismendy menperatu zituzten 40-30eko emaitzarekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus