Buenos Aires, Argentina. Udaberria ate joka dator –irailaren 22an hasiko da Hego Hemisferioan– eta Covid-19ak sortutako pandemiaren datuek arnas apur bat hartzeko aukera ekarri digutela dirudi momentuko. Karia horretara kultur erakunde argentinarrek, eta tartean euskal etxeek, euren ekintzen aurreko martxa eskuratzeko ahaleginari ekin diote. Beti ere protokoloak eta prebisio neurriak hartuz, mugitzen hasi eta aurrez-aurreko proposamen batzuk hasi dira luzatzen, eta ahalegin horretan haurrak izan dira kasu askotan euskal etxeetara bueltatzen lehenak, izan ere Haurraren Eguna, Argentinan abuztuaren hirugarren igandean ospatzen den jaia, ospatzearren.
Ohi bezala, Haurren Eguneko ekitaldi hauetako batzuk Euskal Etxeek euren egoitzetan egin dituzte. Beste kasu batzuetan euskal elkarteek bat egin dute tokian tokiko erakunde eta elkarteekin ekitaldi bilgarrietan parte hartuz, Chubut Ipar-Ekialdeko Euskal Etxearen kasua konparazio.
Honako argazki galerian, Haurraren Eguna Arrecifesen, Chascomusen, Maipun, Necochean, Pergaminon, Trelew-en… Ze polita den euskal etxeak haurrekin berriro bizirik ikusten hastea!, adierazi digute zuzendaritzetatik.