euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina: Abuztuaren 30ean hasiko da errodatzen 'El Vasco', Villa Maria ondoko Morrison herria filmaziogune nagusi

2021/07/30

'El Vasco' pelikula euskal argentinarraren afixa
'El Vasco' pelikula euskal argentinarraren afixa

PUBLIZITATEA

Villa Maria, Argentina. Aurreko artikuluetan iragarri legez, aurrera dirau 'El Vasco'ren prozesuak eta abuztuaren 30erako iragarri da errodajearen hasiera Argentinan. Gogora dezagun Euskal Herriko Pausoka ekoiztetxea eta Argentinako Oeste Films eta Prisma dituela filmak ekoizle. Errodajea prestatzeko xedez astelehenean iritsiko dira Argentinara Jabi Elortegi pelikularen zuzendaria; Jon Sangroniz, argazki zuzendaria; eta Telmo Esnal, zuzendariaren laguntzailea.

Protagonistei dagokienez, gogoratu protagonistetan Itziar Aizpuru eta Joseba Usabiaga izango direla euskal aktoreak eta Eduardo BlancoInes Efron eta Laura Oliva argentinarrak. Argentinan filmatuko diren eszena gehienak Villa Mariatik 40 minutura dagoen Morrison herrian grabatuko dira. Bertan muntatuko dituzte, besteak beste, fikziozko euskal etxea, kluba eta protagonistaren amonaren etxea.  

Aipatzekoa da Villa Mariako Euzko Etxeak partaidetza berezia izango duela filmean eta nolabaiteko ‘harrera lekua’ izango dela errodajeak Cordoba probintzian emango dituen hiru asteetan, hirian ostatua hartuko duen lan taldearentzat. Cordobakoa bukaturik, Mendozara bidaiatuko du ekipoak errodaje lan argentinarra bertan bukatzearren.

Aktore nagusiak baieztatuta badaude ere –Aizpuru eta Usabiaga abuztuaren 17tik 19ra bitartean iritsiko dira Argentinara– produkzio taldeak lanean jarraitzen du kastinekin Argentinako euskal gizataldeko kideek artean, bestelako pertsonaiak egiteko pentsonak hautatzen.

“Asko kostatu zaigu honaino iristea, baina azkenean abiatzera goaz”, konfirmatu dio Xabi Zabaleta Pausokako proiektu zuzendariak EuskalKultura.eus-i. “Aurreikusita geneukanez, Argentinako lau asteak bukatzean taldea Euskal Herrira bueltatuko da, Bermeoko eszenak grabatzera. Euskal Herriko eszenak grabatzea urrirako utzi dugu, benetan filmak gure betiko, ohiko eguraldia eskatzen duelako [estalia eta euritsua]”, adierazi digu, erdi txantxetan Zabaletak.

Villa Mariako Euzko Etxea

Zalantza handirik ez da ‘El Vasco’ proiektuarekin gehien engaiatu den euskal etxea Villa Mariako Euzko Etxea izan dela. Aste honetan bertan euskal etxe cordobatarreko zenbait kide pelikulako produkzio zuzendari Daniela Bestard Pourekin bildu dira, proiektuko azken berri eta xehetasunak partekatzeko.


[Villa Mariako Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kide batzuk 'El Vasco'ko produkzio zuzendari Daniela Bestard Pourekin (argazkia EE)]



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia