euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argazkilari gasteiztar bat desagertu da Kolonbian; euskal ordezkaritza bat bisitari dabil egunotan herrialdean

2014/01/27

Borja Lazaro Herrero argazkilari gasteiztarra, bere familiak salaketa ipini duenean banatu duen irudian
Borja Lazaro Herrero argazkilari gasteiztarra, bere familiak salaketa ipini duenean banatu duen irudian

PUBLIZITATEA

34 urteko argazkilari gasteiztar bat desagertuta dago urtarrilaren 7-8 arteko gauetik Kolonbian. Mexikon bizi zen emaztearekin eta joan den azaroan sartu zen Kolonbian. Lo egiten zuen ostatuan, La Guajiran, agertu dira bere arropa, kamarak, ordenagailua, dokumentuak eta dirua. Poliziak ez du hipotesiarik baztertzen baina hasieran hipotesi nagusia zen itsasoak eraman izana izatea indarra ari omen da galtzen. Bestalde, aste honetan bisitari ari da euskal ordezkaritza bat, giza eskubideen alde lan egiteagatik mehatxatu eta jazarriak izateagatik Euskadin babesturik egon ziren eta egun Kolonbiara itzuli diren pertsonen egoera aztertzeko. Argazkilari gasteiztarraz interesatuko direla agindu dute.

Bogota, Kolonbia. Polizia kolonbiarreko iturriek baieztatu dute Borja Lazaro Herreroren desagerpena, adieraziz Poliziaren Bahiketa eta Estrotsioaren aurkako Taldea (Gaula) ari dela ikertzen kasua. Desagertuaren familiak hilaren 8an salaketa ipini zuen Gasteizen Ertzaintzaren aurrean, eta honek eman zien abisua Interpoli eta Kolonbiako poliziari.

Dirudienez, poliziak daraman ikerketa lerro nagusiak Borja Lazaro Herrero itsasoak eraman zuela dio, nahiz eta ez duten oraindik erabat baztertu gainerako ikerbiderik.

Argazkilariak bloga zeraman eta Twitter-eko bere kontuan aipatzen zuen bere bidaia Kolonbian zehar, Bogotara, Karibealdeko Cartagena eta Santa Marta hirietara eta La Guajira aldera. Twitter-eko bere kontuan agertzen den azkeneko sarrera urtarrilaren 5ekoa da eta hor bere blogeko artikulu batera bideratzen du. aipatuz Cabo de la Velara bidaiatzeko asmoa duela.

Euskal ordezkaritza, Euskadin aterpetu eta itzulitakoen egoera ikuskatzeko

Bestalde, euskal ordezkaritza bat Kolonbian dabil honezkero ikuskatzen Euskadin giza eskubideak defenditzearren jazarpena eta mehatxuak jasateagatik Euskadira aterpetuta joan ziren pertsonen itzulera eta egoera zein izan den.

Taldean Jaurlaritzako ordezkariak doaz eta bilerak izango dituzte urtarrilaren 27tik otsailaren 3a bitartean zenbait erakunde eta elkarterekin, lehen eskutik ezagutu ahal izateko zein den pertsona hauen egoera Kolonbiara itzuli eta gero, euren leinu eta jendeak bizitzen ari diren giza eskubideen urraketak salatu ostean.

Duela guti giza eskubideen aldeko hiru ekilek osatutako taldeska bat Euskadin errezibitu dute CEAR-Errefuxiatuari Laguntzeko  Euskadiko Bartzordeak.

Kolonbiara bidaiatu duen delegazioko parte dira, besteak beste, Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideentzako zuzendaria, Monika Hernando partaide, baita legebiltzarkideak ere, eta Garapenerako  Kooperazio Euskal Agentziako teknikariak.

Borja Lazaro Herreroren desagerketa bidaia programatu ondoren gertatu bada ere, ordezkaritzako partaideak euren gain hartu dute baita ere argazkilari gasteiztarraren egoeraz interesatu eta berriak familiari pasatzea.

-Borja Lazaroren familiak zabaldu duen weba: www.paraderoborja.org



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia