euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bidalizkiguzu zure argazkiak edo idatzi testu motz bat eta Canon kamera bat irabazi ahal izango duzu

2013/01/15

PUBLIZITATEA

Danborradako, inauterietako edota zure euskal etxeko edo herriko jaietako argazkiak ateratzeko aukerarik duzu? Argazki kamera digital itzel bat irabazteko aukera izan dezakezu edozein euskal ospakizuneko argazkiren bat edo protagonista euskalduna duen argazkirik guri bidaliz gero. Canon PowerShot SX120 itzel bat zozketatuko dugu partehartzaileen artean! Ez baduzu argazki kamerarik, zaude lasai, bidaliguzu testu bat zure euskal etxeko jarduera edo ekitaldiren bat deskribatuz eta euskal etxe edo elkarte horren parte izateak zuretzako zer esan nahi duen adieraziz.

Donostia - San Sebastián. Euskara klaseak, zure euskal etxeko egunerokoa, txikien dantzak edo dantza emanaldiak, lagunarteko ospakizuna euskal etxean... Zure argazkiak nahi ditugu! Ez duzu zertan profesionala izan, euskal kulturako alderdiren bat originaltasunez eta graziaz islatzen duen argazkirik baduzu, bidaliguzu eta kamera bat irabazi ahal izango duzu.

Kamerarik ez duzula eta zozketan parte hartu nahi duzula kamera bat eskuratzeko? Beste ate bat zabalik duzu: Bidali 10-30 lerrotako testu bat, zure euskal etxeko jarduera edo ekitaldiren bat deskribatuz eta euskal etxe edo elkarte horren parte izateak zuretzako zer esan nahi duen adieraziz. Euskal jaiak diasporan nola bizi dituzun ikusi eta partekatu nahi dugu. Lagunartean, familiartean, elkarteetan...

Saria

Canon PowertShot SX120 IS argazki kamera, 8 GBko SD memoria txartel eta guzti. Kameraren ezaugarriak:

  • 10 Megapixel
  • 10x zoom optikoa IS-rekin
  • Modu automatiko, adimenduna eta erraza
  • Eszena detektatzeko teknologia
  • 3,0"ko LCD pantaila handia
  • DIGIC 4 prozesatzailea
  • Aurpegiak detektatzeko teknologia
  • Mugimendua detektatzeko teknologia
  • i-Contrast funtzio hobetua
  • Eskuz zeharo kontrolatzeko aukera
  • Soinudun VGA bideo luzeak

 

Oinarriak

Argazkiak

  • Originalak beharko dute izan eta euskal gai librea izango dute.
  • Partehartzaile bakoitzak gehienez bost argazki bidali ahal izango ditu.
  • JPG formatuan beharko dute izan, gutxieneko zabalera 800 pixeletakoa eta gehienez, bakoitzak, 2,5 MB pisua.
  • Ondoko datuak bidali beharko dira: egilearen izen-abizenak, bizilekua, herria eta harremanetarako email eta telefonoa.
  • Atxikitako dokumentu batean, argazki bakoitza labur deskribatu: zer agertzen den, non eta noiz aterata den, testuingurua...

Testuak

  • 10 eta 30 lerro arteko luzera izan beharko du eta zure inguruko jarduera euskaldun bat deskribatu beharko du, edo zuri zer ekarpen egiten dizun euskal elkarte baten kide izateak.
  • Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez idatz daiteke.
  • Partehartzaile bakoitzak bost testu original bidal ditzake gehienez.

Bai testuak eta baita argazkiak ere info@euskalkultura.com helbide elektronikora bidali beharko dira gaian "zozketarako" ipiniz.

Euskalkultura.com-ek bere  Facebookeko orrian argitara ditzake argazki eta testuak.

Lehiaketan parte hartzeak oinarriok onartzea suposatzen du.

Oinarriak

Testuak eta argazkiak bidaltzeko azken eguna otsailaren 15a da, 23:59etan (Europako ordu kontinentala)

Zozketaren emaitzak webgunean, buletinean eta Facebook eta Twitterren emango ditugu aditzera otsailaren 18an.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia