euskal diaspora eta kultura
2009/10/15
PUBLIZITATEA
Trenque Lauquen, Argentina. Irailaren 4an, eta Immigrantearen Eguna ospatzeko, Euskal Sustraiak Euskal Etxeko kideek 'Euskal Herriko Baserriak' eta 'Soinu tresna Euskal Herri Musikan' erakusketak inauguratu zituzten. Argazkiak herriko 'Los caminos del vino' izeneko jatetxean egon dira ikusgai, 'Ardoak eta artea' arte-zikloaren markoan. Urriaren 2tik 4ra arte, berriz, argazkiak udaleko Centro Civico-ko sarreran egon ziren.
Erakustaldiaren testuinguruan, Euskal Etxeko Kultura Azpibatzordeko kideek Mikel Ezkerroren bisita jaso dute. Urriaren 3an, Ezkerrok berrogeita hamar bat pertsonek osatzen zuten entzulego baten aurrean hitzaldia eman zuen Centro Civico-ko auditoriumean. 'Euskal Herriari buruzko ezagutza eta Euskal Herriarekiko sentimendua' deitu zuen hitzaldian, lau gai garatu zituen hizlariak: lurra, etxea, sendia eta abizenak. Hitzaldia bukatu eta gero, euskal etxekoek eta gonbidatuak elkarrekin joan ziren afaltzera.
Lotura interesgarriak
FEVA Argentinako Euskal Erakundeen Federazioa
www.fevaonline.org.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus