euskal diaspora eta kultura
2012/05/22
PUBLIZITATEA
Santa Rosa, Argentina. Erakundearen 20. urtemuga ospatzen hasteko asmoarekin La Pampa probintziako Santa Rosako ‘Zelaiko Euskal Etxea’ko lagunek ‘Euskal Irudiak’ izeneko erakusketa inauguratuko dute. Erakusketa osatzeko, deialdi ireki bat egin zuen euskal etxeak eta horri erantzunez hogei bat herritarren materiala lortu dute. Argazkiak ekainaren 1etik aurrera egongo dira ikusgai Udaletxeko Kultur Gunean eta irudien arteko lotura Euskal Herritik La Pamparaino heldu ziren etorkinak eta garai hartako paisaia eta irudiak dira.
“‘Euskal Irudiak’ ekimena hogeigarren urtemuga ospatzeko egingo dugun ekintzetako bat da. Urrirako beste erakusketa bat egiteko asmoa dugu, oraindik ez dago baieztatuta baina xedea pintura, grabatu eta oro har artista plastiko batzuen erakusketa bat egitea da”, iragarri dio Dora Valsecchi Sarrateak EuskalKultura.com-i.
2012 osoan zehar Euskal Etxeak bere ohiko gainerako ekimenekin segituko du, tartean lagun arteko ohiko bazkariekin. Azpimarratu behar da euskal etxeko egoitzan egiten diren topaketa hauetan ere egoten direla ikusgai hainbat artisten lanak, hala nola pinturak eta egurrezko artelanak. “Bitartean saiatzen ari gara euskal etxeko dantza taldea berrantolatzen. Beste alde batetik, uztailaren 31an beteko da zehazki euskal etxearen urtebetetzea eta egun horretan bilkura berezi bat egiteko asmoa dugu”, azaldu digu Valsecchi Sarrateak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus