euskal diaspora eta kultura
2008/11/24
PUBLIZITATEA
Villa Mercedes, Argentina. Villa Mercedes-eko Euskal Etxeak, Julio Esnaola presidentearen bitartez, esker ona adierazi du Aretxabaletako Akordeoi Orkestrak joan den urrian bertan eta Merlo hirian eman zituen kontzertuak direla eta. Euskal komunitateak antolatutako ekitaldi hauek harrera oso ona izan zuten herriotako biztanleen artean eta asko izan dira euskaldunak zoriondu dituzten bizilagunak. Esnaolak oroitzapen oso onak gordetzen ditu gipuzkoarrek bertan eman zituzten egun haietaz. 'Zoragarriak dira eta sekula ikusi gabe genuen ikuskizuna eskain zuten. Beraiek hona gonbidatu izanaz oso harro gaude eta plazerra izan zen oraindik buruan ditugun euren doinuak entzutea', azaltzen du.
Villa Mercedes bertatik probintziako musikari ezagun batek, Pastor E. Rouan bandoneonistak, eskerrak emanez gutun bat bidali zuen euskal etxera. Rouan tango eta milonga orkestra baten buru izan da urtetan eta 'Juanjo Orobengoa jaunak zuzentzen duen orkestraren debuta ikusteko aukera' eskertzen zuen gutunean. Kontzertuan, bere esanetan 'maila handiko erreportorioa' erakutsi zuen taldeak eta 'horregatik jaso zuen merezitako txalo zaparrada'.
[Villa Mercedes-eko euskaldunek Aretxabaletako akordeoijoleen omenez afaria egin zuten (argazkia Villa MercedesEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus