euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Archibaldo Uriarte: Zer iruditzen zaizue Inaki Deuna, 2012an, Viñako Eusko Etxearen egoitzan ospatzea?"

2011/08/19

Luis Archibaldo Uriarte Araya, Viña-Valparaisoko Eusko Etxe txiletarreko lehendakaria San Inazio edo Iñaki Deunako hitzaldian
Luis Archibaldo Uriarte Araya, Viña-Valparaisoko Eusko Etxe txiletarreko lehendakaria San Inazio edo Iñaki Deunako hitzaldian

PUBLIZITATEA

Txileko Bosgarren Erregioan urtero egiten den Iñaki Deuna edo San Inazio eguneko ospakizunak giro eta testuinguru bereziki atsegin eta baikorrean egin dira aurten. Viña-Valparaisoko Eusko Etxeko lehendakariak data horren karietara egin ohi dituen hitzaz balantzekoak izaten dira eta aurtengoan elkartearen egoitza berria izan dute ardatz. Aspaldiko helburu zuten egoitzarena gauzatu bidean da, Jaurlaritzaren laguntza bat medio. "Zer iruditzen zaizue Inaki Deuna, 2012an, Viñako geure Eusko Etxearen egoitzan ospatzea?, galdetu zien irribarretsu Luis Archibaldo Uriartek bertaratutakoei.

Valparaiso, Txile. Zalantzarik ez da aurtengoa urte ona izan dela Viña-Valparaisoko Eusko Etxekoentzat. Airean nabari zen, euskal etxeko zaindari den Iñaki Deunaren ospakizunetan uztaileko azkeneko asteburuan. Azken urteotan ohi bezala, Viña del Mar, Valparaiso eta Bosgarren Erregioko euskal gizataldekoek eta euren lagun multzo bat Viñako Estadio Españolera bildu zen, Eusko Etxeak deiturik, San Inazio festa hor egiteko. Urtero bezala, Eusko Etxeko lehendakaria, Luis Archibaldo Uriarte bildutakoei zuzendu zitzaien, azken urtean gertatukoen balantzea eginez.

Hizpide hartu zuen hai nagusia, bera buru duen elkarteak egoitza berria erdietsi izana, Jaurlaritzak modu berezian emaniko laguntza bat medio, elkarteak behin-behineko bulego gisa erabiltzen zuen pisuak kalteak jasan baitzituen 2010eko otsailean Txile erasotu zuen lurrikararen eraginez. Gaia ez zen nolanahikoa, Uriarte bera aitzindari Eusko Etxea birsortu zenean eragileek euren buruei ezarritako helburu behinetarik izan baita elkarteak bere lehenengo etapan izan zuen egoitza, egoitza bat eskuratzea.

Irrria ezpainetan eta ageriko atseginez aipatu zuen Archibaldo Uriartek egitate hori bildutakoen aurrean: "Aurtengoa ez da nolanahiko urtea, aurten amets handi bat gauzatu baituzu: gure Eusko Etxea lortzea, zuena guztiona", esan zuen, aurrekariak gogoratuz: "hamarkadan bizi izan gara gogoan atxikita Freireko etxetzar hura, askari handiena, Italia Parkeko dantzaldiak, baina ezin genuen osorik anets egin gaurkoan edo biharkoan. Zor bar geneukan egungoarekin, eta aurreko belaunaldiekin".

"Eta aurten, azkenean, eraikin bat lortu dugu, geure egoitza bilakatzeko. Lortzerainoko bidea ez da samurra izan, lan-urteak izan dira, ate-joka ibiltzekoak, egoera zailetan proiektuak sortzeko urteak, batzuetan batzuen eszeptizismoaren gune izatekoak. Baina gogoak eta konfidantza geneuzkan, eta beti jakin izan dugu etengabe arituz geure ahaleginek lortuko zutela atxikipena".

"Zorionez", segitu zuen Uriarte Arayak, "anbiziotsuak izatera ausartu ginen, hitzaren zentzu onean, eta 2010ean finantziamendurako hautagai gisa aurkeztu ginen Jaurlaritzaren aurrean eta --askoren ezuste, eta, zergatik ez esan, neurri batean geure ezuste ere-- gizabidez lortu genuen, eta horri esker erosi dugu zeuetako batzuk jadanik ezagutzen duzuen etxea".

Eusko Jaurlaritzari konfidantza eta laguntza eskertu ondoren, Eusko Etxeko lehendakariak urtetan zehar emandako sostengu eta lankidetza eskertu zien bertaratutakoei, eta gonbidatu zituen oraindik egoitze-lanetan den eraikina bisitatu eta edukiz, ideiez eta partaidetzaz betetzera.

"Zuetariko bakoitzaren presentzia aktiborik gabe orain lortu dugun helburu honek ez luke zentzurik. Guk guztiok daukagu etxe hau bizitzaz betetzeko erronka, adiskidantzaz, kulturaz, tradizioz, euskaldun izateak daukan muin baliotsuez betetzeko erronka. Zer iruditzen zaizue Inaki Deuna, 2012an, Viñako geure Eusko Etxearen egoitzan ospatzea?", galdetu zuen.

Baina egoitzaren gaiaz landa, beste proiektu-errealitaterik ere iragarri zuen Uriartek, tartean euskal etxeak atera berri duen 'Aupa Valpo!' agerkari edo buletin berria, arrakastatsu, eta urrian bigarren alea argitara emango duena. Proiektu honetara ere, eta euskal etxeak garatzen dituen euskara klaseetarako, euskal kudaldaritza ikastaroetarako, mus joko txapelketarako, eraikin berriaren gainerako gelak egoikitzea bera ere eta beste hamaika lanetarako bertan zeuden guztien sostengus eskatu zuen.

"Berehala plazaratuko ditugu webguneari eragin dizkiogun aldaketak ere, eta berehala erakutsiko dizuegu geure irudi birtualean eragin ditugun aldaketak, baita ere egun hiriburuan ari den Emprebask enpresari euskaldunen elkartearen Bosgarren Erregioko adarra sortzea".

Uriartek bereziki eskertu zien euren Eusko Etxearen sorreratik dauden eta egun hor segitzen duten bi emakumeren presentzia --Begoña Magunaceleya eta Sotera Martinez-- "eurek egindako lanik gabe, euren senarrek eta familiek iraganean egindako lanik gabe ez ginateke gu hemen egongo". Eskertu zuen, azkenik, Iratxe de Madariaga bertan egotea, "fundatzaile eta 1947an zuzendari izan genuen Tomas Ibarra Barandka-ren biloba berau. Eusko Etxeko bazkide dugu Iratxe, zeina duela gutxi izendatu duten Txileko kontsula, Euskadi eta Nafarroarendako, irailetik aurrera lanean hasteko".

[EGUNERATZE PROZESUAN, BEREHALA GAUDE]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia