euskal diaspora eta kultura
2012/07/25
PUBLIZITATEA
Peru, Lima. Erakundea berpiztea laugarren mendeurrena ospatzeko helburuz egina da, horretarako prestatzen ari den progaramaren baitan besteak beste urteurren liburu bat argitaratzea dagoela, foro historiko-kultural bat antolatzea Latinoamerikako euskal munduko zenbait izen handi gonbidaturik, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu eta Gernikako tragediako martiriei omenaldia egitea eta baita bestelako ekitaldi gehiago ere, hala agertu duelarik John Bazan Aguilar Oiga aldizkari limatarreko arduradunak eta ekimen honen sustatzaileetakoa denak adierazi digunez.
Talde sustatzaileak omenaldia egingo dio egitarauko parte gisa Francisco Igartua Rovira kazetari euskal-perutarra zenari, hau ere okupatu baitzen Kofradiaren historiaz eta saiatu omen zen berriz abiatzen. Ohoratzea Eskubide-Estatuaren eta Balio Demokratikoen alde nabarmendu direnei Igartuaren izena daraman Sari bat ematean datza, balio horien aldeko lana ezaugarri izan zuen bere bizitza profesional eta hiritarrean zehar Francisco Igartuak.
Saria, Igartuak sortutako Oiga Aldizkariaren Kontseilu Editorialeko lehendakari Fernando de Szyszlo pintorea buru duen epaimahai batek ebatziko du. Igartuak, Limako Kofradiaren fundazio-ekitaldiari buruzko txosten bat jendaurretu zuen Gasteizen Euskal Gizataldeen II. Mundu Batzarrean, elkartearen barne-araudia aurkeztuz , barne-araudi horixe erabili izan zelarik antzeko euskal kofradiak sortzeko euskal gizataldeak zeuden beste zenbait lekutan munduan zehar .
Igartuaren aurkezpen horrek bidea zabaldu zuen bere lagun eta adiskideen talde azkar bat laguntzaile edo lankide gisa has zedin Arantzazuko Amaren Kofradiaren historia berezia erreskatatzen, bereziki kultura eta kazetaritza aldeko ezaugarriei erreparatuta, jakin arazi dute iturri berek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus